Denbora  egun bat 3 ordu 58 minutu

Koordenatuak 710

Fecha de subida 1 de septiembre de 2013

Fecha de realización agosto 2013

-
-
1.121 m
352 m
0
1,6
3,3
6,54 km

Bisitak 1792, kokapena 53

Nondik gertu Murillo de Gállego, Aragón (España)

Los terceros también existen, Peña Ruebara igotzen den eskalda bia ez oso zaila da, Murillo de Gallego herriaren ondoan. 10 luze ditu. Guztiak ere III. eta 4. gradukoak, hirugarrena izan ezik. Hirugarren luze hori 5a zailtasunekoa da, eta besteak baino agerikortasun handikoa. Hori bai, oso ongi ekipaturik dago, eta A0 egiteko aukera ematen du. Gainerakoan, pareta nahiko etzana da. Bia osoa oso ongi ekipaturik dago: bilera guztietan bi parabolt, eta luzeetan seguroak behar diren tokietan.
Topopirineosen AD+ zailtasuna ematen diote.
Jaitsiera mendiaren ekialdean dagoen ferrata bidetik egiten da (beste ferrata bat dago mendebaldean, baina urrutiago gelditzen da).
Materiala: 60 metroko soka. 15 sistema. Bileretarako materiala. Ferratatik jaisteko disipadoreak. Kaskoa. Ura.
Udako egunik beroenetan ez sartu.
Informazio gehiago:
http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2011/06/pena-rueba-los-terceros-tambien-existen.html
Hemen hasten da bia. Harri batean, III. E. agertzen da markaturik. Ikus argazkia.
30-AGO-13 14:33:16
Hemen bukatzen da ferrata bidea beherakoan. Hemendik paretaren oinetik bertatik doan bidexka hartu biaren hasierara iritsi arte, eta handik autora oinez igo garen bide beretik.
Hemen hartzen da ferrata jaisteko.
Murillo de Gallegotik, herria iparraldetik inguratzen duen pista hartu behar da. Peña Rueba eta Riglos ikusten da pistan barna goazela. Pista nahiko txarra da, baina ez da 4x4 ibilgailurik behar.
Ez da oso handia. Bertan bi balsa daude, eta pista zabalxeagoa da autoa uzteko.
29-AGO-13 15:34:06
9. bileratik, malloaren puntatik, oinez jaitsi lepotxo batera, eta azken luze erraz bat egin 10. bilera honetara iristeko. Hemendik, gora egin oinez puxketa labur bat, eta ezkerraldetik eskuinaldera beste tartetxo bat egin beharko dugu sokak lagunduta. Luze bat izatera ez da iristen, zonalde malkartsu bat pasatu behar da aseguratuta (hiru parabolt). Bukaeran ez du bilera ekipaturik. Hortik aurrera, oinez segi igotzen, Peña Ruebatik ferrata bidera jaisten den bide normalera iritsi arte.
Hau da malloaren punta. Hemendik oinez jaitsi behar da ondoan dagoen lepotxo batera (10 bat metro), eta hortik goiti beste luze erraz bat egin behar da 10. bilerara iristeko (R 10).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta