Denbora  4 ordu 33 minutu

Koordenatuak 1217

Noiz igoa 14 de enero de 2018

Noiz egina enero 2018

-
-
1.108 m
1.010 m
0
2,9
5,9
11,75 km

Bisitak 314, kokapena 2

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Gaurko txangoa ipar eskiekin burututakoa da. Aspaldian ez nituela eskiak paratzen eta kontutan izanik elur geruza mardula dela, hauekin ibilbidetxo bat burutzea erabaki egin dut. Ez ziren baldintza hoberenak eskiatzeko urratsa guztia ireki behar izan dudalako eta zenbait tarteetan sakonegi sartzen nintzela. Honi lainoa eta hotza gehitu behar izan diot, baina betikoa, hobeto kalean hotza eta baldintza kaskarrak, etxean gelditzea baino.

Ibilbidea eta altimetria.



Goizena goiz Lizarragako portura iritsiko naiz. Portua igotzerakoan lainoak dena estali egin du eta bertze aldetik irtetean egoera ez da hobeagoa. Elurra kentzeko makinak ez du ia lekurik utzi aparkatzeko baina iristen aurrenekoa izan naizenez tartetxo batean kotxea uzteko arazorik ez dut izan.

Eskiak paratu eta Urbasa aldera doan pistatik ibiltzea erabakitzen dut. Eguraldia eta elurraren baldintzak ez dira soberan onak eta beraz baso aldera jotzea egokiagoa suertatu zait.

Lizarragako bentatik irten eta eskuin aldetik abiatzen den pista hartu dut. Segituan ate eta langa bat dugu. Atetik igaro naiz, langak elurrik ez zuen eta.





Hasierako aldapa igo eta ondoren haran batetik jarraitzen du bideak. Lastima lainoak ez duela ezer ikusten uzten.

Aurrerago borda batzuetara iritsiko naiz. Bertan elur geruza potentea da eta bordaren atera gerturatzeko eskiekin ia belauna arte sakonera dago.



Haranetik jarraitzen dudan bitartean haizeaz babesturik nagoenez hotz sentsazioa ez da handiegia.






Aurrerago eremu zabalago batetara iritsi eta haizeak gogor jotzen du, baina kasualitatez lainoak momentu batean garbitu eta eguzkia tarteka ikusteko aukera ere izan dut.






Aurrerago bidegurutze bat dugu. Ezker aldetik Artzaintzaren abelbidea jarraitzen du Artaza aldera, baina gaurkoan zuzen jarraitu behar dut San Adriain aldera iristeko.




Artazara joateko bidea.

Aurrerago eta harri multzo batez adierazita, San Adrian mendira eta Adrian deunaren baselizara igotzeko bidegurutzea izango dut. Hortaz pista nagusia utzi eta eskuin aldetik aldapa gorari ekingo diot. Malda ederra du hasierako zatian, baina elurretan gehiegi sartzen naizenez, ez dut arazorik izango zuzenean igotzeko.


GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/01/lizarragako-portutik-san-adrian-eta.html
San Adrian mendiko tontorretik gertu dagoen baseliza eta aterpea. Amildegitik gertu kokaturik dagoena eta Beriain mendia eta Sakana eta Burundaren ikuspegi ederrak eskaintzen ohi dituena
Lizarragako bentetatik abiatu eta zuzen doan pista jarraitu behar da
Artzaintza naturbidea utziko dugun bidegurutzea. Ezkerretik Artaza aldera jaisten da eta gure kasuan, zuzen Urbasa aldera jarraitu behar dugu.
Pista nagusia bertan utziko dugu. Eskuinetik zuzen gorat egin beharra dago San Adrian mendira igotzeko.
San Adrianetik jaistean pista nagusiarekin berriz topo egin eta Urbasa aldera joateko zuzen jarraitu behar da.
Olide bizkarraren inguruan borda eta korta pare bat topatuko ditugu. Hauxe pistatik eskuinera dagoen aurrenekoa da.
San Adrian menditik jaisten, pistaren eskuinean borda edo etxola batzuen aurriak daude. Etxola txikitxo honek oraindik tente dirau.
Iruelorrieta mendiko tontorra. Bertan hilarri batean Arzabal izena ageri da. Ikuspegi ederrak izaten ohi duen bertze tontorra da.
Pistaren hasieran halako langa eta atetxo bat gainditu beharra dago. Aziendak errepidera irteten ekiditzekoa.
Lizarragako bentetan aparkaleku txiki bat dago. Errepidearen bertze aldean era aparkatzerik egoten da. Kontuz eskiatzera etortzean akaso aparkalekua garbitu gabe egongo delako eta beraz kotxe oso gutxi aparkatzeko lekua izaten da.
Etxarritik igotzen den bide zaharra puntu honetara iristen da.
San Adrian mendia. Adrian deunaren baselizatik oso gertu dagoena.
Inguru hau trikuharriz beterik dago. Gaurkoan elurrak estaliak dituenez ez dira argazkietan identifikatzerik

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau