-
-
1.309 m
573 m
0
3,0
6,0
11,99 km

Ikusita 13 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Oleta, País Vasco (España)

Oleta herritik errepidea jarraituko dugu eta bukatzen denean, hor bertan utziko dugu autoa (parketxean).
Pista bat hartuko dugu eta pista nagusia baso batetik jarraituko dugu. Basotik aterako gara zelai batera eta hortik eskumako pista hartuko dugu. Honek Zabalaundirantz eramaten gaitu jeitsiera baten bidez. Jeitsiera hori egin beharrean, sartuko gara pagaditik zeharkatzen eta berehala Anbotoko maldara helduko gara. Lehenengo zatia eskiak jantzita egingo dugu eta tenteago jartzen denean, eskiak motxilara eta zuzen goraino, tontorretik oso gertu aterako gara. Jeitsiera leku beretik egingo dugu baina Zabalaundiko lepotik pasako gara malda osoa eskiatu ahal izateko.
Malda elurtuta dago osorik eskiatzeko, hori oso gutxitan gertatzen da. Dena den, jada harri asko ateratzen dira eta elurra azkar joaten ari da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau