Denbora  4 ordu 2 minutu

Koordenatuak 983

Noiz igoa 12 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
2.400 m
1.733 m
0
2,2
4,5
8,97 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu El Portalet, Aragón (España)

Espelunziecha Anayet inguruko mendi ederra da, igotzen erraza. Formigalgo estaziotik aterata (Anayet parkinetik), Anayeteko ibonera igo behar da. Horretarako bi aukera daude; Glera de Anayeten barna igotzea, edo Culivillas arroilan barna. Guk igotzeko Glerako bidea hartu genuen eta jaisteko Culivillaskoa. Glerako bidea hartzeko, parkinetik atera eta eskuinaldeko pistetan barna egin behar da zati bat. Gero, handik atera eta zati lau samarra igaro behar da, altuerarik irabazi eta galdu gabe. Horrela jarraitu geure ezkerraldera jaitsiera handi samarra ikusi arte; han behean Culivillasko bidea ikusten da. Guk, garaierarik ez galtzearren, mendiaren magalean barna jarraitu genuen zeharkaldi arriskutsu samarra eginda (kutxillak), Culivillasko bidera ez jaistearren. Baina ez zen oso ideia ona izan; ez zuen merezi izan. Garaierari eutsi genion, baina dezente nekatu ginen zeharkaldian. Zeharkaldia bukatuta, azken aldapa igo, eta Anayeteko ibonera iristen da bidea. Handik Espelunziechako gailurrera igotzea erraza da. Jaistean, Culivillasko arroilan barna sartu ginen. Ohiko bideak arroilaren eskuinalde orografikoan barna egiten du behera, baina elur hobea zegoen ezkerraldekoan, eta horretan barna jaitsi ginen. Komeriak errekaren beste aldera pasatzeko iritsi ziren, behealdean, ia ia pistekin bat egiten den puntuan.
Waypoint

Culivillas arroila zeharkatzen

cima

Espelunziecha

Waypoint

zearkaldi arriskutsuaren bukaera

Waypoint

zearkaldi arriskutsuaren hasiera

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau