Denbora  6 ordu 16 minutu

Koordenatuak 1920

Noiz igoa 30 de diciembre de 2019

Noiz egina diciembre 2019

-
-
3.068 m
1.598 m
0
3,0
6,0
12,01 km

Bisitak 8, kokapena 0

Nondik gertu Baños de Panticosa, Aragón (España)

Garmo Negroko igoera klasikoa eskiekin. Pandicosako bainuetatik gora egin mendebalderantz, basoan barnako xenda batean barna. Basotik aterata (35 min) jantzi genituen guk eskiak, Mallata Baja deritzon sakangune zabalean. Handik gora egin, eta eskuinaldera beste baso tarte labur bat pasatu behar da. Handik aterata, gora egin Mallata Altara iritsi arte. Mallata Altaren goi-ezkerraldean korridore batek gainditzen ditu parean ditugun arrokak, zeharka ezkerralderako norantzan. Hor bana egin arroka tarte horren goialdera iritsi arte. Gero arrokak goitik pasatu behar dira eskuinaldera zeharkaldia eginda, Argualas eta Garmo Negro arteko leporantz. Lepoaldera egin, eta leporaino berataraino iritsi aurretik azken palari ekin ezkerraldera. Guk elur onarekin harrapatu genuen, eta gailurreraino berataraino iritsi ginen eskiak jantzita. Jaitsiera bide beretik egin genuen.
cima

Garmo Negro

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau