-
-
1.311 m
452 m
0
1,7
3,4
6,72 km

Bisitak 163, kokapena 6

Nondik gertu Gaínza, Navarra (España)

Gaintzan bertan eskiak jarri genituen: beheko aldean kontuz ibili beharra dago, elur jausi batzuk erortzen direlako, (elur-eguarritoak Araitz bailarako hizkeran). Elur-eguarritoak ezker aldetik sahiestu genituen, ahal zen neurrian; basotik eta gerizpean geundelarik poliki poliki igotzen joan ginen. Azken zatian aldapa dexente malkartu zen, Hirumugarrietako zirkora iritsi ginen arte. Jetsiera bikaina zen, elur erori-berri hautsarekin.

Kontutan hartu, Gaintza 400 metrotan dagoela eta 900 metroak eskiatu ahal izateko, elurra nahiko baxu egon behar duela eta baita elurte mardul baten ondoren egin behar dela. Nahiz eta harriak ez egon, beheko belarrak elurra gutxi itxekitzen du, beraz, elur-jausiak ere dexente sortzen dira

Bideoa ikusi nahi izanez gero hementxe

https://www.youtube.com/watch?v=h3zdeapv4Xk

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau