-
-
1.720 m
1.077 m
0
2,9
5,8
11,66 km

Bisitak 365, kokapena 31

Nondik gertu La Concha, Cantabria (España)

Lunadako eski estazioko parkinetik aterako gara eta ezkerreko remonte ondotik, zuzen Pico de la Miel gailurreraino igoko gara. Larruak kendu eta El Bernachorainoko jeitsieraz gozatuko dugu. Elurra egonkorra egotea garrantzitsua da, elurjauziak egoten bait dira elurte handi baten ondoren. Elurra oso gogorra egon ezkero ere kontuz ibili beharko dugu erorketekin, baina ez da jeitsiera zaila.
El Bernachoko txaboletara iristean larruak jarriko ditugu eta Cubada grande eta Castro Valnera artean dagoen leporuntz joango gara. Lepoan eskubira hartu eta zailtasun pixkat duen paso bat pasatuta (elur baldintzen arabera eskiak kendu beharko dira) gailurrera iritsiko gara pala erraz batzuetatik.
Gailurretik kresteatzen jarraitu beharko dugu Valnera gailurrera el tubo deituriko jeitsiera bikainaren bila. Jeitsiera luzea eta tarteka aldapatsua, asko gozatzekoa. El Bernachora iritsi baino pixkat lehenago, larruak berriz jarri eta Pico de la Mielera igoko gara lehen jeitsitako bidetik. Hemendik azken jeitsiera geratuko zaigu kotxera.
Ibilbide bikaina, gozatzeko moduko 3 jeitsierekin.
foto

Pico de la miel

foto

El Bernacho

foto

CastroValnera

1 komentario

  • argazkia Romantxo

    Romantxo 25-dic-2017

    Oso itxura ona. Ia noiz dakaten hareako aukeraik!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau