Denbora  7 ordu 43 minutu

Koordenatuak 1301

Noiz igoa 10 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
3.084 m
2.013 m
0
2,4
4,7
9,44 km

Bisitak 20, kokapena 0

Nondik gertu Piau Engaly, Occitanie (France)

Eski denboraldiaren bukaerako klasikoa, Nèouvielle (ekainaren 2an egina). Ohiko bidea, jende dezente ibiltzen da, ez da zaila bidea jarraitzea. Errepidea Auberteko lakuraino iristen da, baina maiatzaren bukaera edo ekainaren hasierara arte ez dute irekitzen. Gainera, bertan lo egitea debekatua dago, ez bada horretarako propio ezarria dagoen zonaldean, lakuaren presaren azpialdean, eta arratsaldeko 7etatik aurrera.
Lakuaren presa zeharkatu, eta gora egin zuzen samar, baina eskuinalderantz, Barris d'Aubert izeneko gandorraren puntu ahulenaren bila. Puntu horretan, bloke handi batzuek osatzen duten zeharkalditxoa egin behar da, deseroso samarra. Guk eskiak hori pasatuta jarri genituen (ordubete). Hortik gora egiteko, aurrean argi ikusten den Chaussenque ataka aldera jo behar dugu, tubotxo batean barna. Gero, poliki poliki, ezkerraldera eginen dugu bira, Nèouvielleko glaziarra hartu, eta handik gora gailurraren ingurura hurbiltzeko. Goian tentetu egiten da aldapa. Gailurraren inguruan harrizko bloke handiak daude. Horietan sartu aurretik utzi eskiak, eta luze gabe (10 min) tontorrean izanen gara.
Ibilbidea ekialdera dago orientaturik, eta eguzkiak lehen ordutik jotzen du. Beraz, goiz mugitzea komeni da.
Jaitsieran, lehenengo pala eskuinaldetik hartzea komeni da (mendebal samarra), itzaletan egoten delako, eta elurra gogorrago aurkituko dugulako han.

1 komentario

  • lezea 11-jun-2019

    Muy bonito sitio pero me alegro de que acabe la temporada de eski....

Nahi izanezkero edo ibilbide hau