-
-
2.014 m
952 m
0
3,5
6,9
13,89 km

Bisitak 106, kokapena 3

Nondik gertu Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)

Kotxea Larrañe herritik gertu utzi behar izan genuen, errepidean izotza baitzegoen: 900 metrotatik irten eta 1000 metro inguruan eskiak jarri genituen. Errepidea Erroimendiraino jarraitu genuen: azken bihurgunea oso handia denez menditik moztu genuen. Ondoren ipar ekialdeko paletatik igo ginen, hau da, udan igotzen den bidetik. Behin goian ginela metro batzuk jetsi behar izan genituen. Moentu artan zalantzak izan genituen ia ez zen hobea izango, Erroimendi bertatik Larrañe portura doan errepidea jarraitu eta ekialdeko pala parez pare genuelarik zuzenean bailaratik igotzea, hau da, jetsierako ibilbide berdinetik.

Kanala oso egoera onean zegoen: hasierako pala eskiz igo ondoren, kanala hasi baino pixka bat lehenago kranpoiak jarri behar izan genituen: ez elurraren baldintzengatik, baizik eta aldapa malkartzen hasi zelako. Elur egoera ona zenez transizioan ez genuen arazorik eduki, baina transizioa maldan egin genuen. Kanalak erdialdea eskubiruntz bihurgune bat egiten du, kanala bi zatitan banatuaz. Kanalaren zailtasuna 4.2/E2 bezala sailkatua dago, beti ere elurraren baldintzen arabera, egoera zailduko edo erreztuko du.

Kanalaren bukaeran lautada ttiki bat dago, ondoren eskiak jartzeko oso ondo etorri zitzaiguna. Lautada ttiki horretatik aurrera oso izoztuta zegoen. Orhi mendi bakartia denez haizeak bortitz jo eta ipar aurpegiko zati hau guztiz izotzen du, beraz normala dirudi aurpegi hau guztiz izoztuta egotea eta horrek gauzak zaildu zizkigun; kranpoiak eta pioleta ez baitziren izotzetan sartzen eta kostatu igotzea lortu genuen. Azken 40 metroak dudarik gabe zailenak izan ziren.

Behin gailurra egin genuela, leku berdinetik jetsi ginen. Hasierako metroak kostata, eta lautadatxotik aurrera kanalaz ederki gozatzen.

Mendi hau kanaletik egin ahal izateko bi piolet eramatea gomendagarria da.

Bideoa JMpelurena

https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=kTcpAdlWJaQ

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau