• argazkia Orhi mendebaldea Pedroren txaletetik 2019-02-16
  • argazkia Orhi mendebaldea Pedroren txaletetik 2019-02-16
  • argazkia Orhi mendebaldea Pedroren txaletetik 2019-02-16
  • argazkia Orhi mendebaldea Pedroren txaletetik 2019-02-16
  • argazkia Orhi mendebaldea Pedroren txaletetik 2019-02-16

Denbora  8 ordu 19 minutu

Koordenatuak 2417

Fecha de subida 16 de febrero de 2019

Fecha de realización febrero 2019

-
-
2.011 m
976 m
0
6,2
12
24,81 km

Bisitak 56, kokapena 2

Nondik gertu Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)

Pedroren txaletetik irten eta kilometro bat beheruntz egin behar da, zubi bat aurkitu arte (970m): zokoan dagoenez, basoak elurra mantentzen du. Lehenengo igoera baso artetik egin dut; basoa adarren aldetik nahiko garbia da eta bertatik, Petrilarre mendixka igo daiteke. Azken jetsieran, hobeto da bide berdinetik jeistea eta ez Pedro txaletera zuzenean, nik egin dudan bezala: zikinagoa baitago, errekatxoak daude eta gustora eskiatzeko, ez du aukera handirik ematen. Beraz, Petrilarrerako igoera eta jetsiera, hobeto leku berdinetik egiten bada (adi egon! oso erraza baita norabidea galtzea eta mendia nahiko borobila denez eta basoak ez duenez norabidea ikusten usten, beste zentzu batean joateko arriskua dago). Petrilarre igo ondoren, iratiko ipar eski ibilbidearekin topo egin dut, kilometro batzuk jarraitu ondoren, Odeitzugaina (1613m) gailurrera iritsi naiz. Odeitzugainatik aldapa nahiko lau batetik ibarrondoara jetsi naiz (1290m): jetsiera nahiko laua denez, Bizkartzeko erlaitz osoa egin eta Ibarrondora jeiste da nik aholkatuko nukeena. Alde batetik, beste mendi bat egiten delako eta Ibarrondora jetsiera onagoa duelako. Denboraz Orhira igotzeko larri baldin bazabiltza, orduan nik egin dudan lekutik. Ibarrondoatik Zazpigainari itzulia egin behar zaio, Orhira igo ahal izateko eta kilometro batzuk arraunean eman ditut. Orhiko mendebaldeko igoerak, hegoaldekoaren antzera ez dauka zailtasun handirik, beti ere izotzak, haizeak eta elur egoerak zailtasuna baldintzatuko du. Kontutan hartu 25km direla, 1700+ eta egoerak gauzak zaildu ditzakeela. Jetsiera leku berdinetik egin dut, Orhiko mendebaldeko pala ederra da. Ondoren berriro ere Zazpigainari itzulia eta Ibarrondoatik hirugarren igoerari ekin diot: oraingo honetan Odeizugaina igo ordez, leherra murkhuilako lepoa igaro eta kilometro batzuk ipar eskiko pistetatik egin ondoren, basotik Pedro txaletera zuzenean jetsi naiz, esan bezala, azken jetsiera hau zuzenagoa izan izango da, baina basoa zikinagoa dago.


Orhiren beste aukera batzuk, lehengo urtean egin genuena, Orhi ekialdeko kanala

https://www.wikiloc.com/back-country-skiing-trails/orhi-ekialdeko-kanala-2018-02-24-23011020

Eta bideoa, JM peluk egina
https://www.youtube.com/watch?v=kTcpAdlWJaQ

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta