Piruke

Denbora  10 ordu 58 minutu

Koordenatuak 10918

Fecha de subida 15 de diciembre de 2016

Fecha de realización diciembre 2016

-
-
3.196 m
1.155 m
0
9,0
18
35,94 km

Bisitak 1022, kokapena 7

Nondik gertu Benasque, Aragón (España)

Estoseko bailaratik Posetsera igotzen da Batisielleseko lakuetatik pasatuaz.
Ibilbide luzea da, 1200m inguruan hasten da, eta Posetsek 3369m dauzka, beraz, 2.000mtatik gorako igoera da. Baina gainera Batisielleseko lakuetatik pasatuaz La Planako lepotik Angel Orus alderuntz jeitsi egin behar denez, desnibela gehitzen da. Posets egin ondoren La Pauleko pasabidera iristeko desnibel gehiago metatzen da.
Egunan bukaerarako 2700m positibo egin genituen guk. Halere, Posetsera bizkarrera igotzen lepo bat ez zegoen egoera onean, eta beheragotik pasatu behar izan genuen, 150-200m alperrik eginaz. Ibilbidea ondo eginez gero 2500m positiboko desnibel inguruan egin daiteke

La Paúleko jeitsiera oso ona da: 1200m inguruko jeitsiera zuzena ipar orientazioan.
Beheko partean udako bidea hartu genuen. Adi zati honetan, elurjausi arriskua edo izotza baldin badago arriskutsua izan daiteke.

Informazio guztia pirukeriak blogean:
http://pirukeriak.blogspot.com/2016/12/erraldoi-txuriak-2-posets.html
Erraldoi txurien 2.etapa (Aneto-Perdiguero-Posets)
Lehenego etapa Anetori itzulia: https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13678576
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/06/erraldoi-txuriak-12-aneto-estasenetik.html

Ver más external

Estoseko bailara haserako parkina
Zapatillak gorde eta eskiatzeko botak jarri genituen hemen, baina oraindik eskiatzeko ez zegoen elur nahikoa.
Eristeko ibonera jeisteko arretaz begiratu, amildegiak gainetik pasatuaz elur hautsa aurkitu daiteke.
La Planako lepotik parez pare geneukan Posetseko bizkarrerako igoera osoa, eta Eristeko ibonetik zuzenean igotzea erabaki genuen Posetseko bizkarra zeharkatu eta Angel Orusetik doan igoerarekin bat egiteko
Ibon beltza edo Posetseko ibonera igo beharrean, elur solte sakonean bidea zabaltzea ekiditeko zuzenago igotzea erabaki genuen, elur eraldatuan ez hunditzeko. Ondoren goitik zeharkatzea erabaki genuen. Posetseko bizkarra zeharkatzeko aukeratu genuen puntuan elur hautsa zegoen eta ezin izan genuen igaro. Beheko pasora jeitsi ginen hemendik
Angel Orusetik Posetsera doan bide normalarekin bat egiten da lepo honetatik. Aurrekoa baino erosoagoa da
Eskiak kendu genituen lekua
1200m inguruko jeitsiera zuzena ipar orientazioan. Beheko partean udako bidea hartu genuen. Adi bide honetan, elurjausi arriskua edo izotza baldin badago arriskutsua izan daiteke. Jorge (lameteoqueviene) eta lagunek guk jeitsitakoa beraiek zuzenean igotzen dute neguan, bide hau gomendagarriagoa da Hemen argazkia http://2.bp.blogspot.com/-4s94T5shpyM/VTPqY39YvfI/AAAAAAABzBc/Td8XDmZ6FWc/s1600/IMG_1137B.jpg http://lameteoqueviene.blogspot.com.es/2015/04/dia-2-alta-ruta-perdiguero-posets-ref.html
LAP020

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta