-
-
2.756 m
1.864 m
0
2,3
4,7
9,37 km

Bisitak 310, kokapena 2

Nondik gertu Panticosa, Aragón (España)

Hoz de Jaca herritik ateratzen den asfaltaturik gabeko bidexidor ttiki batetik irten gara eta panticosa estazioko goiko aldera igotzeko aukera izan dugu: aukera hori apirila bukaeran edo Maiatzean izaten da, bidetik elurra kendu denean eta bidea oztopatzen duen "elur mingainik" ez dagoenean. Eguna ere oso beroa aukeratu dugu, tenperatura nahiko altuak eta goiko kanaletan eguzkiak 12ak arte ez duenez jotzen, goiko aldean lasai ibili gara, kanala epeldu eta elurra eraldatu den arte. Pantikosatik irten eta Sabocoseko zirkora iristerakoan, ezker aldetik igo dugu: nahiz eta pixka bat jetsi behar den, igoera hobea da tubotik baino eta erorketa handia duenaren sentsazioa ematen duen arren, gero ez da hainbesterako. Jetsiera bai, jetsiera tubotik eginen dugu.
Ondoren aldapa handi batetik kutxilekin igo gara eta goiko kanalean kranpoiak jarri ditugu (erdialdean arroka ttiki bat dago eta transizioa egiteko oso ondo etorri zaigu).
3 kanal daudela esango nuke. Ezkerraldekoa errexena gero erlaitzetik jarraitu behar dena, erdikoa guk eskiekin jetsi duguna eta eskubikoa kranpoiekin igo duguna: igotzeko zuzenena da, baina baita malkartsuena ere. Ondoren, azken zatiak ere aldapa handia du eta azken erlaitzetik gailurrera iritsi gara. Jetsiera bikaina! ikuspegi paregabea!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta