-
-
1.421 m
784 m
0
5,2
10
20,92 km

Bisitak 645, kokapena 6

Nondik gertu Casas de Echeverri, Navarra (España)

Lehenengo igoera 18. kilometrotik Saioara egin dut; zati batzuk pistatik egin ttut baina gehiengoa basotik. Ondoren Saiako hegoaldeko pala jetsi eta basoan barna jeisten jarraitu dut (basoa egoera onean aurkitzen bada). Bigarren igoera berriro ere Saioara egin dut eta ekialdeko palatik jetsi naiz (askotan izotza egoten da eta haizeak elurra mugitu egiten du): bigarrengo jetsiera honetan ere basoan sartu naiz eta horrela 1418tik 900metrotara jeisteko aukera ematen dit. Hirugarrengo igoera Saioara berriro ere, jetsi naizen ekialdeko palatik (egoeraren arabera, batzuetan kutxilak eta kranpoiak jarri behar dira). Hirugarren jetsierako aldapa nahiko handia da eta elurjausi ttikiak erortzen dira edo goiko aldea izoztua egon daiteke. Errekara iritsita, laugarren igoera Okolinera egiten dut. Laugarren jetsiera Okolinetik errekara: erreka, oso baju dago 900 metro baino gutxiago eta hobeto elur askorekin arrapatzen badugu, bestela enbor edo adar batzuekin topo egingo du (zikin-zikina ez dago). Erreka nahiko emankorra da eta urak daraman abiadurarekin beste oztopoetako bat erreka pasatzea da (bilatu lekuren bat eta saiatu errekara ez erortzen). Bosgarren igoera oso lasaia da ia 2000metro+ egin ondoren lasai lasai igotzeko: hasieran pista batetik eta ondoren Zuriaingo bizkarretik. Zuriaingo gailurra egin ondoren, nik gomendatzen dut, egin dudan bosgarren jetsiera ez egitea eta lehenengo igoera egin dudan leku berberetik jeistea, enbor eta adar asko dagoelako eta ez delako batere errexa hortik jeistea.
Guztira 2370+ atera zaizkit eta horregatik zaila moduan jarri dut. Teknikoki ez da batere zaila, zailtasun handienak hirugarren jetsieran eta azken jetsieran daude, erreka pasatzea ere badu bere zailtasuna. Zailtasuna izatekotan fisikoa da eta ez teknikoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta