-
-
2.897 m
1.189 m
0
9,3
19
37,02 km

Bisitak 2786, kokapena 52

Nondik gertu Sallent de Gállego, Aragón (España)

2 egunetako ibilbidea. 1go eguna 2000mD+ eta bigarren eguna 1700mD+

Sallent de Gallego bertan kotxea utzi dugu eta 2 egunetako ibilbideari hasiera eman diogu.

Lehenengo etapak desnibel handia dauka 2000m D+

Sarra urtegira joateko, senda bat jarraitu dugu: senda hori urjauzi batetik pasatzen da, baina, baude Sarrako urtegira igotzeko pista zabalagoak ere; gureak behintzat itxura polita zeukan.
Sarratik Puiarcol lepoa igaro dugu (2417m) : bertatik, gure hurrengo jomuga ikus daiteke, Tebarray mendia eta baita Infernua ere.
Metro batzuk eskiekin jetsi ondoren (300m inguru), Tebarray mendia igotzeari ekin diogu: bidean fijazioa kontzen zuen maxina puskatu eta kutxila beheraino erori zaigunez, berriro jetsi eta igo behar izan dugu. Hala ere, jetsiera horrek merezi izan du.
Tebarray izan da lehenengo eguneko punturik altuena (2893m). Bertatik eta erreka baten gainetik eskiatuaz, jetsiera eder bat egin dugu. Ondoren, Pondielloseko ibon batzuek pasatuaz eta gora behera batzuen ondoren, pondielloseko lepora iritsi gara (2809m). Pondielloseko lepotik, kanal batetik jetsi gara: Garmo Negroko bide berdina erabiliaz, ref casa de piedran bukatu dugu, 20 km inguruko eta desnibel + handiko ibilbide luze hau.
(Motzagoa ere egin daiteke, Tebarray mendia bigarren egunean ere igotzen dugunez: Tebarray eta kutxilaren istripua alde batera utziaz, 300m kendu genitzazke, orduan, guztira 1700m + inguru geratuko lirateke)

Bigarren eguna: ref casa de piedratik irten eta 1700m D+ dituen ibilbidea egin dugu. Hasiera batean Bachimaña ingurura doan bidea jarraitu dugu: urjauzi batzuen ondotik doan senda polit bat da. Fraileseko aldapan, Bachimañako lakua ekiditeko, ezker aldera jo dugu: ("casa de piedran" lakuaren gainetik igarotzea arriskutsua dagoela esan digute. Lakuaren bazterretik joatea ere elurra ezegonkorra dagoenez, gogorra eta astuna izan daiteke).
2400metrotako lepo bat pasatuta, 300 bat metro eskiekin jetsi eta Pierrafita mendia aurrean dugula "ibones azules" delakoak gainetik pasa ditugu. Ondoren, infernuko lepora iritsi gara eta bertatik "ibon de Tebarray" gainetik pasa eta Tebarray mendia berriro igo dugu (2893m). Tebarray menditik sekulako jetsiera dago Sallent de Gallego arte: adi egon! aldapak oso marlkartsuak dira: elurraren egoera eta asentatua dagoen aztertu.

4 iritzi

  • argazkia jorgegdihinx

    jorgegdihinx 09-feb-2016

    Fantástica vuelta Harkaitz!!!
    Me alegro de hayáis disfrutado de el entorno cerca de nuestra casa en Sallent.
    Pedazo de 2 días os habéis metido.
    Zorionak!!
    Jorge García-Dihinx
    La meteo que viene

  • argazkia jorgegdihinx

    jorgegdihinx 09-feb-2016

    Fantástica Alta Ruta de 2 días saliendo de Sallent de Gállego. Zorionak!

  • argazkia harkaitz gaba

    harkaitz gaba 09-feb-2016

    Gracias Jorge por tu comentario, tu libro rutas con esquis pirineo aragones nos ha servido como referencia para analizar diferentes posibilidades, sobre todo para evitar el flanqueo del ibon de bachimaña, al informarnos en el refugio que no se podía pasar por encima. Un saludo y haber si nieva en Sallent para poder esquiar esa gran pala del Tebarray hasta Sallent.

  • argazkia jorgegdihinx

    jorgegdihinx 09-feb-2016

    Descuida, esquiaremos esa pala, aunque por lo menos nos deje hasta la olla de abajo donde el barranco se hace llano, a 1.850m.
    Luego es coger la senda de vuelta, que andando rápido se hace en 45 min no más.
    Un abrazo y enhorabuena!

Si quieres, puedes o esta ruta