Denbora  5 ordu 39 minutu

Koordenatuak 837

Fecha de subida 2 de septiembre de 2013

Fecha de realización agosto 2013

-
-
1.175 m
352 m
0
2,1
4,3
8,59 km

Bisitak 1548, kokapena 79

Nondik gertu Murillo de Gállego, Aragón (España)

Peña Rueba, Murillo de Gallego herriaren ondoan dagoen mendia da, Riglosko eta Agüeroko malloen artean. Peña Ruebara igotzeko, bi ferrata bide daude; bat mendiaren mendebaldean, eta beste bat ekialdean. Ibilbiderik interesgarriena batetik igotzea eta bestetik jasitea da. Akaso, gomendagarriena track honetan agertzen den planteamentua da; mendebaldeko ferratatik igo, eta ekialdekotik jaitsi. Mendebaldekoa bertikalagoa da, eta aproximazio luzeagoa du. Ia-ia gailurreraino iristen da.

Gutxi gorabeherako ordutegia:
Parkina - Ferrataren hasiera: ordu eta hiru laurden (luzea da). Aproximazioa marka gorri-horiak ditu, baina gutxi ikusi genituen, eta daudenak ia ezabatuak.
Ferrataren hasiera - Gailurra: ordu bete inguru.
Gailurra - Parkina: pare bat ordu.

Zailtasuna: ertaina. Ferrata hauek ez dira erraz-errazak, baina ezta zailegiak ere. Dibertigarriak. Oso ongi ekipatuta.

Materiala: arnesa, disipadorea, kaskoa, ura.

Ibilbide honi buruz, oso informazio ona dago helbide honetan:
http://deandar.com/ferratas/via-ferrata-pena-rueba
Hemen bukatzen da beherakoan ferrata bidea. Hemendik autora itzultzeko, paretaren oinetik doan bidexka bat hartu behar da, igotzeko jarraitu dugun bidearekin bat egin arte.
Beherako bidean, hemen hartu behar da bigarren ferrataren hasiera. Nahiko erraz aurkitzen da.
Hemen hasten da igoerako ferrata. Hasieran bertikal samarra da, gero mendiaren gandorrean barna doa, kablea tarteka duela. Ia-ia, gailurreraino dago ekipaturik.
29-AGO-13 12:17:50
Herritik igotzen den pista, balsa pare baten ondora eramanen gaituzte. Han pista zabalxeagoa da, baina parkina ez da oso handia. Herritik igotzen den pista nahiko txarra da, baina auto normal batean ibil daiteke.
Riglos primeran ikusten da Peña Ruebatik. Buzoi txiki bat dago, harri pila baten azpian, eta barruan koaderno bat.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta