Denbora  6 ordu 7 minutu

Koordenatuak 837

Fecha de subida 26 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
2.220 m
1.542 m
0
1,5
3,0
6,09 km

Bisitak 44, kokapena 1

Nondik gertu Candanchú, Aragón (España)

Ibilbideak bi zati ditu: La Zapatillako ferrata bidea lehenik, eta gero, Tortiellasko leizezuloaren zeharraldi bertikala. Bigarren hori ez da derrigor egin behar, ferrata bakarrik egin daiteke. Leizezuloko zeharraldiak hiru rapel egitea dakar, eta harri sote asko dago barruan. Hori dela eta, ibilbideari "Zaila" maila jarri diogu. Ferrata bakarrik eginda, askoz errazagoa da; ferratak ez du tarte zail-zailik, nahikoa erraza da.

Candachúko "Pista grande" izeneko aparkalekutik GR markak jarraitzen hasi, eta poliki Tubo de la Zapatilla ospetsura hurbildu. Tuboaren behealdera iritsita, gora egin harritzar artean, pauso bat aurrera eta bi atzera eginda. Nekagarria. Harri pilaren goialdean dago ferrata bidearen hasiera. Kablea jarraitu bukatzen den arte, eta tartetxo batez oinez egin gora -kairnak-. Poliki, ezkerraldeko hormara hurbiltzen joan, bertan ikusten den kobazulo baten sarrerarantz. Kobazuloan barna egiten du bideak gora, oso ongi ekipatuta. Kobazuloa zeharkatzea da ferrataren zatirik bertikalena, zail-zaila izan gabe. Kobazulotik aterarata, segi kablea Zapatillaren zolan gora, puntaraino. Lehenengo punta hori markatu dugu gailur moduan, baina berez, aurrerago beste tontortxo altuxeagoa du... hori izanen da seguruenik gailurra, baina guk lehenengo horretatik behera jarraitu dugu, kableari jarraiki. Jaitsiera ere kablez aseguratua dago, leporaino, Tubo de La Zapatillaren hasieraraino.
Handik oinez jarraitu Tortiellasko leizezuloaren sarreraraino. Ez ahantzi frontala! Leizezuloa zeharkatzeko, hiru rapel egin behar dira, 30 metrokoak. Lehenengoaren irteerak inpresio pixka bat ematen du, zulora sartzen da-eta, baina oso rapel garbia eta ona da. Beste bietan kontu handiz ibili behar da harri solteekin; asko daude, tamaina guztietakoak. Harri erorketa dela-eta, istripu larria izan zen bertan orain urte gutxi. Hiru rapelak eginda, eski pistetara eterako gara, eta handik oinez paseo eder askoa aparkalekuraino.

1 comentario

  • lezea 29-ago-2018

    Jo, que sitios.

Si quieres, puedes o esta ruta