-
-
64 m
47 m
0
0,8
1,6
3,17 km

Bisitak 1482, kokapena 1

Nondik gertu Portugalete, País Vasco (España)

Portugalete - Algorta.

Guk familian egiteko ibilbide bat egin dugu. Nik eta nire lagunak Gurutzetako metroa hartu genuen eta Portugaleten jaitsi ginen, Maestro Zuberldian. Hortik atera ondoren beherantz abiatu ginen 'Puente Colgante'-ra ailegatu arte.
Han igo ginen beste aldera joateko. Honaino oinez egin genuen baina zubitik jaistean patinak ipini genituen bide gorria hasten zelako. Bidegorria hartu eta aurrera joan ginen Portugaleteko hondartza txikiarekin alboan. Bidegorria jarraitu genuen,eskuinetik etxebizitzak ikusten ziren eta ezkerretik itsasaldea. Hiru laurdenetako bidegorri osoa egin genuen Neguri hondartzara ailegatu arte. Hondartzarako bidegorrira jo baino lehen portutik buelta bat eman genuen portua inguratuz. Gero hondartzarainoko bidegorria hartu eta 'Tamarises' jatetxe ondoan dauden eskaileretatik igo genuen metrorantz ailegatu arte.

Ibilbide hau oso ona da trankil egiteko, kirola egiten genuen bitartean portua eta hondartza geneukan alboan eta hortik ailegatzen zigun aire freskagarria oso ona zen.Gomendatzen dugu ibilaldi hau familian egiteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau