• argazkia Donostia - 3 hondartzak
  • argazkia Donostia - 3 hondartzak
  • argazkia Donostia - 3 hondartzak
  • argazkia Donostia - 3 hondartzak
  • argazkia Donostia - 3 hondartzak
  • argazkia Donostia - 3 hondartzak

Denbora  2 ordu 20 minutu

Koordenatuak 628

Fecha de subida 26 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
25 m
-15 m
0
1,8
3,6
7,29 km

Bisitak 92, kokapena 1

Nondik gertu Erregenea, País Vasco (España)

Ibilbidea: Ondarreta, Miramar jauregia, Kontxa, paseo berria eta Zurriola.

DONOSTIA

Donostia (ofizialki Donostia / San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, 180.179 biztanle dituenez. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean. Donostia Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Elkarren ondoan dauden lur horiez gainera, hiru barrendegi ditu hiriak: hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat; hego-ekialdean, Landarbaso mendialdea; eta hegoalderago, Urdaburu mendialdea.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan da. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.

Etimologia

- Donostia: Donostia euskal izenaren jatorria ez da oso argia. Hipotesi onartuena Koldo Mitxelenarena da, hots, Sebastian santuaren izenetik datorrela hiriaren euskal izena ere, latinezko Dominus Sebastianus izenetik abiatuta bilakabide hau eginda: *Done Sebastiáne > Donasa(b)astiai > Donasastia > Donastia > Donostia. Beste hipotesi batek dio bilakabidea beste hau izan zela: *Done Sebastiane > *Done Sebastiae > *Done Sebastie (Ezkaroze herrian Sebastie antroponimoa badela argudiatuta) > *Donesebastia > *Donasastia > *Donastia > Donostia. Ez da ahaztu behar Orendaingo San Sebastian ermitari Jaun Donosti izena eman izan diotela herritarrek. Azkenik, gaur egun baztertzen den hipotesi batek dio izenaren jatorria latinezko dominus ostianus (hitzez hitz, portuko buruzagia) izan zela. Nolanahi ere, egungo euskal izenaren lehen aipamen idatzia Joan Perez Lazarraga arabarrak egin zuen, XVI. mendean: «Donostiako San Frantziskuan / hagoan gizon soldadua».
- San Sebastian: 1180. urteko hiribildu-foruan agertzen da Sanctus Sebastianus izena lehen aldiz agiri batean, 1014. urtetik izen horren berri badago ere, San Sebastian santuaren omenez, Antigua auzoan Loretopearen gainean eraikitako monasterio bati loturik. Hortik dator San Sebastián erdal izena.
- Easo: hiriari Easo (edo, gaztelaniaz, la Bella Easo) izena eman izan zaio, aurreko mendeetan Donostialdean kokatua zela uste izan zen Oiasso erromatar hiria zela eta; hortik etorri zen donostiarrek easoar izena jasotzea. Egun, ordea, badakigu Oiasso Bidasoa ibaiaren bokalean zegoela.

Geologia

Hiria Kontxako badiaren inguruetan zabaltzen da, Bizkaiko golkoaren kostaldean. Donostiako kostaldea Hondarribitik Oriora Eozenoko hareharrizko flysch delakoak osaturiko mendikateak zeharkatzen du: Ulia, Urgull, Igeldo mendia eta Mendizorrotz ekialdetik mendebaldera. Mendikatea etena duen eremuetan Zurriola, hain zuzen Urumea ibaiaren bokalean, Kontxa eta Ondarreta hondartzak daude. Kontxako badiako sarreran, Santa Klara uhartea dago.

Parte Zaharra eta erdialdeko zabalgunea San Bartolome gaina eta Urgull mendia lotzen zituen tonboloaren gainean eraiki ziren; eta Gros auzoa osatu aurretik, hareatza zabala zegoen han. Amara auzoko lurretan, berriz, Urumea ibaiak sortutako padura zegoen. Eremu hauetan izan ezik, Donostiako udalerria 50-100 metroko kareharrizko muino txikietan kokatua dago gehienbat, muino batetik bestera kareharriaren higaduraz sortutako ibar txikiak dituela (Ametzagaina, Aiete, Añorga, Igara). Udalerriaren ekialdean dagoen San Marko-Txoritokieta mendia diapiro-egitura bat da.

Sismologiari dagokionez, Donostiak badu arriskurik. Izan ere, lurrikaren sorgune ez den arren, uhin sismikoen anplifikazio eremu baten barruan daude hala Donostia osoa nola haren metropoli eremuaren zati handi bat. Hala, bada, hainbat kilometrotara sortutako lurrikarek eragin handia dute Donostian; halaxe erakutsi dute Iruñeko 1903ko lurrikarak, Martesko (Huesca) 1923koak, Turruncúngo (Errioxa) 1929koak eta Eretako (Okzitania) 1967koak.

Hidrologia

Urumea ibaia Goizueta, Hernani eta Astigarraga herrietatik igaro ondoren, hiria zeharkatuz itsasoratzen da bokale bat sortuz. Bokalean nabariak dira itsas gorabeheren eragina, Loiola eta Martutene auzoetaraino. Hori dela eta, ohikoa da, uholdea dagoenean, auzo horietan ibaiko urak gainezka egitea. Urumea ibaiak bere ibilbidean osatzen dituen zeharruneetatik nabaria da hirian Kristinaenea lorategia inguratzen duena. Aipatu behar da Oria ibaia ere, Gipuzkoako ibairik luzeena, Zubieta auzotik igarotzen dena, itsasoratzetik kilometro gutxitara. Añorga errekak ere Antigua, Ibaeta, Igara eta Añorga auzoak zeharkatzen zituen garai batean, baina egun lur azpian dago bideratuta hirira sartzean.

Landareria

Landaredi potentzialean, gizakiaren eraginaren ezean litzatekeen hartan alegia, batez ere lizarra eta haritza aurkituko lirateke, eta ezkia, zumarra, gaztainondoa, astigarra, pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun maila zein den. Azpiko basoan, hurritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke. Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Donostiako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Dena den, egungo landaredia gizakiak gogor eragindakoa da. Hiriko urbanizazioak antzinako basoak eta baserri lurrak ordeztu ditu neurri handi batean. Hirigunetik kanpo soroak eta baratzeak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Ulia eta Igeldoko gune batzuetan, otea , garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren galtzearen ondoren garatu den landaredia. Bertakoa ez den pinu beltzaren (Pinus radiata) gune batzuk ere badaude, Zubieta eta Landarbaso aldean, Euskal Herriko beste gune batzuetan baino neurri txikiagoan ordea. Hala ere, antzinako landarediko guneak daude oraindik ere Igeldon, Urgullen, Ulian, Igarako erreka inguruetan, Añorgan, Ametzagainan, Basozabalen eta Aieteko zenbait tokitan. Haltzak, berriz, baditugu Urumea ibaiaren ibilbidean, Martutene aldean, eta Oria ibaiaren ertzetan, Zubieta aldean.

Klima

Donostiak, euskal kostalde guztiak bezala, klima ozeanikoa du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Donostiako klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz) da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Donostian urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. Enbata ugari izaten dira. Urrian eta martxoan ur biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak

2007an euri kantitatea 1.536,1 mm izan zen. Batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa izaten da, eta udako hezetasun handiak (% 65-70 inguru) bero handiko sentipen termikoa sortzen du. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20 °C eta udan 38 °C eragin arte. Udan, tenperatura handi horien ondoren, ipar-mendebaldeko haizeak bat-batean jo dezake, eta enbata eragin.

Historia

Donostiari (bertako monasterioari) buruzko lehendabiziko aipamenak X eta XI. mende hasierakoak diren arren, Nafarroako Antso Jakitunak 1180. urte aldera eman zion hiri-gutuna, lehenagokoa ez ote den adierazi izan bada ere. Tomas Urzainkik azaltzen du hiri-gutun hori Lizarrako foruan oinarritu zela: artikuluen % 60 inguru. Baina bere berezitasun handiena itsasorako forua izatea da, Antso Jakitunak Nafarroaren itsas merkataritzaren portu nagusi bihurtu nahi baitzuen Donostia. Hauxe da Europako lehendabiziko itsas forua, eta bertan biltzen dira Europako itsas lege zaharrenak.

Baiona luzaroan Nafarroaren portu izan zen, baina XI. mendean baliorik gabeko portu bat zuen, landetako hareak itsutua. Horrek emigrazio handi bat eragin zuen Baionatik eta Gaskoiniatik (gaskoiak, "franko" deituak), Urgull magaleko hareatzan finkatu zena Erregearen abantailek erakarrita: Orioraino, libre ziren merkataritzan aritzeko. Ordurako, Santa Maria eta San Bizente Antiguokoa aipatzen dira, eta Antso Jakitunak Izurungo monasterioa eman zien dohaintzan. Lehena bertako 'nafar'en eliza zen, eta bigarrena, berriz, gaskoiena, Manuel Lekuonak azaltzen duenez. Gero eta handigoa zen, ordurako, itsas merkataritza Europa iparraldearekin. 1200. urtean Alfontso VIII.a Gaztelakoak Nafarroa inbaditu zuen, eta Gipuzkoan portu garrantzitsuak eskuratu: Mutriku, Getaria, Donostia, Hondarribia, etab. Konkista hori sendotzeko, Gaztelako erregeak berretsi egin zuen Donostiaren nafar forua 1204an.

Gaztelako koroaren pean

Gaztelako koroaren eskuetan geratuta ere, Donostiak jarraitu egin zuen Nafarroaren itsas merkataritza-bideetan, eta Antso IV.a Gaztelakoak, XIII. mende amaieran, berretsi egin zituen nafar merkatariek hiribilduan zituzten pribilegioak. Nafar produktuen isuri horrez gain, Donostiak Gipuzkoan barrena heldutako Gaztelako salgaiak itsasoratzen zituen. Horrek oparoaldi bat ekarri zuen, eta Donostiak autonomia handia agertu zuen.
Euskal bale-ehizako ontzi baten barruko irudikapena

Donostiarrek, orduan, hiru ainguraleku nagusi zituzten: Kontxa, Zurriola eta Pasaia (Pasage). Horietatik abiatzen eta sartzen ziren koka motako itsasontziak, garai hartan arrakasta handikoak, Atlantikoko kostaldeko itsas trafikoan erabiltzen baitziren Flandesera bidean. Haien sotoetan ekartzen zituzten oihalak, apaingarriak, tinduak, eta zirtzilkeriak.
San Bizente eliza (1574an amaitua), Donostiako eliza zaharrena, gaskoien erlijio-bilgune

1266tik aurrera, hiriak hainbat sute jasan zituen. Donostiaren mugetan Usurbil eta Orio sortu ziren 1371 eta 1379an. Gainera, hainbat istilu izan zituzten donostiarrek Hernaniko olagizonekin. 1397. urtean, Donostiak Gipuzkoako Ermandadea sortzen lagundu zuen oinaztarren eta ganboatarren arteko lehia bete-betean, zailtasunak ekartzen baitzizkien donostiarrei barne merkataritzan. 1459an, Donostia guztiz sartu zen Gipuzkoan.

Aro modernoa

1489an, sute latz batek hiria kiskali egin zuen, baita aro berri baten hasiera iragarri ere. Harrezkero, hiria gerra-gotorleku bihurtzen hasi zen, Gaztelaren eta Frantziaren artean. Gaztela-Aragoiko errege-erreginek donostiarrak babestu zituzten, hainbat zergatatik salbuetsi eta abar. 1521ean, laguntza eman zion Komuneroen Matxinadaren kontra eta enperadorearen tropei Nafarroako gudan. Karlos V.ak Muy Noble y Muy Leal titulua esleitu zion, eta hainbat erlijio-erakunde sortu ziren hirian ordutik aurrera.
Donostiaren irudikapen bat 1572an

Hiribilduaren oparoaldiak mendearen bigarren erdira arte iraun zuen. Hala ere, Karlos V.a eta bere oinordekoak (Filipe II.a eta Filipe III.a) gerra gehiagotan sartu ahala, Donostiaren egoera okertzen joan zen, erregeon ontzi- eta eskifaia-eskaera hertsatzaileengatik. Arrantza-kanpainei dagokienez, 1580eko lekukotasun baten arabera, 13-14 itsasontzi ateratzen ziren Ternuara urtero Donostiatik, bakoitzean 70-100 marinelekin.

1597an, berriz, izurrite bubonikoak hiria eta Pasaia astindu zituen, baita 650 hildako utzi ere Donostian, eta 364 Pasaian. Gorabeheron erdian zorpetuta zebilela eta, udalak zerga berriak jarri zizkion artileari portuetan (bereziki Pasaiakoan), baita ondorio larriak eragin ere. Iruñetik zetorren barrualdeko merkataritzak iparraldeko bidea hartu zuen, eta Baiona bihurtu zen nafar artilea itsasoratzeko portua. Ordura arteko Donostiako ontziolak ontziola handi eta espezializatuagoen beharrez Pasaiara lekualdatzen joan ziren. 1682an, Kontsulatua eta Kontratazio Etxea sortu ziren Donostian.

Aro garaikidea

Tentsio politiko handiaren erdian, 1794ko abuztuan, frantses iraultzaileak Donostiara sartu ziren, eta Gipuzkoaren independentzia-aldarrikapen bat ere gertatu zen Donostiako burgesiak bultzatuta. Espainiako agintariek Donostiako udala zigortu zuten ustez (espainiar) 'abertzaletasun' epela erakusteagatik (Iruñea, 1796). Une horretan, hiria hizkuntzaz erabat euskalduna zen, baita elebakar ugari ere tartean. Ordurako, gaskoi hizkuntza azken hatsetan zen Donostian. Iberiar Penintsulako Gerra azkenetan zela, Wellingtongo dukeak zuzendutako britaniar eta portugaldar tropek setioa jarri zioten Donostiari eta, 1813ko abuztuaren 31n, hirira sartu eta kiskali zuten, baita biztanleriaren zati bat sarraskitu ere. Irail hasieran, Donostiako familia aberatsenek hiria berreraikitzea erabaki zuten, Pedro Manuel Ugartemendiaren zuzendaritzapean.

1828an, Donostiak berreskuratu zuen Amerikarekin salerosketan aritzeko eskubidea. Lehen Karlistaldia piztu zen handik gutxira, eta karlistek Donostia inguratu eta bonbardatu zuten. Donostiak foruen gehiena galdutako Nafarroari atxikitzea eskatu zuen, 1841ean. 1863an, Donostiako harresia eraitsi eta hiribilduak gotorleku militar izateari utzi zion, herritarren pozerako. 1845etik, Espainiako Errege Gorteak udak oporretan ematen zituen Donostian, eta udal kabildoak zerbitzuen eta gerora "tourismo" deitu zutenaren hiria izatearen alde egin zuen. Eliteen oporraldietarako Biarritz hartu zuten eredu, Gainera, 1864an burdinbidea heldu zen Donostiara.

1872an, Bigarren Karlistaldia piztu zen, eta Donostia Gipuzkoako hiri liberal bakarra izan zen. 1875ean, gertutik eraso egin zioten indar karlistek, eta hiriaren setioak 1876ko otsailaren 18ra arte iraun zuen. Gerraostean, kultur jarduera handiko garai bat hasi zen donostiarrentzat; adibidez, danborrada eta, pixka bat geroago, Euskal Festak (1896). 1872an bertan, Santa Katalina zubi neoklasikoa eraiki zen; 1882an, Donostiako Kasinoa; 1887an,Gipuzkoako Foru Aldundia, etab. Egungo erdialde osoaren bokazioa eliteen eta burgesiaren bizileku eta atsegin izatea zen eta, beraz, herritar xumeak beste auzo batzuetan geratu ziren.

Iturria: Wikipedia (moldatua).

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 30-ago-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Benetan merezi duen ibilbidea da.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 30-ago-2018

    Mila esker Ibiltari'75!

Si quieres, puedes o esta ruta