-
-
1.280 m
515 m
0
4,1
8,2
16,4 km

Bisitak 127, kokapena 3

Nondik gertu Monreal, Navarra (España)

Gaurko txangoan, Elo herrian hasi, Elomendira errepidetik igo gara eta bide beretik bueltatu gara.

Bidea oso erraza da baina, zenbait tokitan, malda handiko errepidea da.
-------------------------------------------------

Elo (gaztelaniaz eta ofizialki Monreal) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 478 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 18 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Udal-adinistrazio apartekoa badu ere, eskualde natural aldetik Ibargoitiren zati da, Elortz ibaiko ibarraren goiko zatiarena alegia. Higa mendia, batzuetan herriaren izenean oinarrituta "Elomendi" izenaz ere ezaguna dena oso-osorik udalerri honetan dugu; 1.289 metrorekin Alaizko mendilerroaren tontor nagusia dena.

Bertzela, herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatuta dago. N-240 errepidetik gertu Jakako norabidean.

Elok Untzitiko ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Ibargoitirekin ekialdean, Elortzibar eta Untzuerekin mendebaldean, eta Oloritzekin hegoaldean, azken hau Erriberriko merindadeko herria.

Itsasoaren mailatik 533 metrora dagoen Elon Nafarroako gobernuak 1984ean jarritako estazio meteorologikoa dago.

Herri txikia izan arren, Erdi Aroan auzo judua izan zuen, erregearengandik moneta propioa igortzeko eskubidea ere izan zuen urte askotan.

Horrez gain, Nafarroako erregeen ehizatokia izan zen, eta bertan izandako gazteluaren aztarnak oraindik ikus daitezke. Gaztelua 1521ean eraitsi zen Albako dukearen aginduz Gaztelako erreinuaren inbasioaren ostean.

Udalerriaren mendebaldean, Alaitzen, Nafarroako gobernuak eraikitako izen bereko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,09 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Iturria: Wikipedia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau