Aurkiola

Denbora  54 egun 18 ordu 26 minutu

Koordenatuak 389

Noiz igoa 8 de agosto de 2013

Noiz egina agosto 2013

-
-
299 m
-59 m
0
2,2
4,4
8,87 km

Bisitak 1905, kokapena 4

Nondik gertu Artzabal, País Vasco (España)

Menditxo deritzan ibilbide urdina egin dut gaur. Ibilketa nordiko eran, bastoiak lagun, burutu dut. Ordu bete eta hogei minututan bukatu ditut ia 9km-ak. Ibilera bizian teknika landuz aritu naiz errepidez eta pistaz hasieran, eta motelxeago mendialdean halabeharrez. Ibilbidea gustuko dut, neurrikoa delako, ez oso luzea ezta motzegia ere, eta ez gogorregia ezta arinegia ere. Beraz, ibiltzera ohituta dagoen edonorentzat guztiz gomendagarria. Txangoak baditu toki esanguratsuak, hala nola, Prailehaitz Goi Paleolitikoko kobazuloa edo kanaleko bidea Lasturko bailara sarreran. Haitzuloa, (ikus estekan informazioa: http://www.deba.net/eu/herria/ondarea/Haitzuloak?set_language=eu) ikusiko ez dugun arren, ondotik pasako gara. Zoritxarrez, Sasiolako harrobi ondoan kokatuta dago eta arriskuan aurkitzen da. Beldur naiz, harrobiko eztandek ez ote duten koba noizbait txikituko. Kanaleko bide estuan barrena ukituko dugu Lastur bailara sarrera. Garai batean, kanala edo ubidea, bertako baserrietara ura garraiatu eta bizilagunak ustiatzeko erabili ohi zen. Egun zuloz beterik topa dezakegu, eta kontuz ibili beharra dago minik ez hartzeko. Gainontzean, arestian aipatu bezala, zailtasun erraz-ertaineko ibilbidea da. Eta erakargarria ere bada asfalto, pista eta mendi bideetatik igarotzen garelako. Ia denean gorantz egiten badugu ere, amaieran eta Artzabal auzora iritsi arte behera egingo dugu basoan pinudi batetik. Azken zatian Deba ibaia aurrez aurre ikusten dugularik, iritsiko gara berriro Deba herrira.
Waypoint

WPT 0000042

Waypoint

0000043

Waypoint

WPT 0000044

Waypoint

Lastur, Arbil gaina atzean.

Lastur, Arbil gaina atzean.
Waypoint

0000041

Waypoint

WPT 0000045

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau