Aurkiola

Koordenatuak 870

Noiz igoa 30 de julio de 2013

Noiz egina julio 2013

-
-
344 m
4 m
0
4,6
9,2
18,32 km

Bisitak 2059, kokapena 5

Nondik gertu Deba, País Vasco (España)

Ibiltzera ohituta dagoen edonorentzat gomendatzen dudan ibilaldi zirkularra da. Errepidez nahiz mendiz egin daiteke. Neronek lehengoan errepidez egitea erabaki nuen. Ibilketa Nordikoan edo ipar ibilian hasi nuen ibilbidea. Arratsaldeko zazpirak hamar gutxitan hasi eta bederatzi terdietan, bi ordu eta hogeitahemeretzi minuturen ondoren bukatu nuen 18,3 km-ak. Egun sargoritsu baten amaieran, euri fin baten azpian osatu nuen ibilaldia. Deba ibaia ondoko errepidetik gorantz hasi nintzen. Aldapan gora, bastoiei gorputz atzetik indar eraginez erraz banatzen nituen indarrak gorputz osoan, egiten nuen esfortzua ia nabaritu gabe. Segituan Prailehaitz haitzulora daraman bidea hartu nuen. Bastoiei takoak kenduta ez nituen pistan irristatzen. Laster, Lastur Behea markatzen duen oholari argazkia atera eta aldapa behera jo nuen bailararen isiltasunean barrena. Lasturra iritsita, frontoi ondoko iturrian ura edan eta gero, Itziarra edo Madariaga auzora joateko bidegurutzean ezkerretik Itziarra gorantz joaz eta punturik gorenenera (628m) iritsiaz,aurrera egin nuen 5km eginda. Behin Itziartik aurrera bideak beherantz egiten du. Ia amaieran San Roke baseliza topa dezakegu. Eta bertatik Deba herrira hamar minutu besterik ez dira geratzen. Hurrengo batean bailaran zehar kanaleko bidetik egingo dugu antzeko ibilbidea, ibilketa nordikorako bastoaiak lagun!!! :)
Waypoint

Lastur auzoa

Plaza eta etxeak
Waypoint

Lastur Beheko mapa oholean

Lastur Beheko mapa oholean
Waypoint

San Roke

Debako San Roke baseliza
Waypoint

Itziar

Itziarko kalea
Waypoint

Prailehaitz bidea

Prailehaitz bidea
Waypoint

Bidegurutzea

Itziarra edo Madariaga auzora joateko bidegurutzea da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau