-
-
219 m
-5 m
0
3,3
6,7
13,35 km

Bisitak 1176, kokapena 2

Nondik gertu Zumaia, País Vasco (España)

Zumaiatik Debara kosta bidetik aski ezaguna da flyschen ibilbidea bezala. Natur ondarea izugarria da, baina baita ere nahi duenak bertako ermita edo baseliza txikiak bisitatu ditzake. San Telmokoa Zumaian oso ezaguna da maiz agertzen delako itsalabarretik ia zintzilik Zumaiaren irudia erakusteko asmotan. Bertatik abiatu naiz ipar ibilian bastoiak eskuan hartuta. Eta horrela batzuetan oinez eta besteetan korrika debaranzko bidea bete dut bi ordutan. Andika baserrian pasa dut zumaia eta deba banatzen dituen udalerria. Bete betean ondoren Elorriaga edo, bertaoek dioten bezala, Elorrixako egonlekuan ura edan eta auzoan geratu naiz bigarren ermitan, alegia, San Sebastian ermitan. Handik Txokategain, Sorazumendi eta Arantzamendi gainen ondo ondotik iritsi naiz Arantzagoiko eta beheko baserrietara. Badirudi bertatik itsalabarretik salto eginez gero, itsasoan murgilduko ginela, hain gertu ikusi eta somatzen da! Behera jetxita, ia itsasertzean Arantzako begiratokian geratu naiz. Bertan naturaren indarra antzeman daiteke, izan ere oso toki bakarti eta salbajea da. Hortxe flischetako geruzek itsasoarekin bat egiten dute. Aurreraxeago eginez, gure etxe honen izen bereko kartelari argazkia atera diot, ondo bideratzen ninduen langa pasa eta gero sakonetara joateko. Ondoren mendatatik itsaspe auzunea igaro dut goitik errepidea pasa eta Santa Katalina hirugarren ermitara igotzeko. Handik Etxeberri eta Iparragirre baserrien ondotik iritsi naiz ibilbideko laugarren ermitara, San Roke. Aldapa makurrean behera sartu naiz deban nere gaurko ibilbidea bukatuz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta