• argazkia Iruñeko harresietara
  • argazkia Iruñeko harresietara
  • argazkia Iruñeko harresietara
  • argazkia Iruñeko harresietara
  • argazkia Iruñeko harresietara
  • argazkia Iruñeko harresietara

Zailtasun maila   Erraza

Koordenatuak 1107

Fecha de subida 20 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
532 m
396 m
0
3,7
7,4
14,82 km

Bisitak 603, kokapena 0

Nondik gertu Atarrabia, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean Iruñeara hurbildu gara. Ibilbidea Atarrabian du abiapuntua.

Arga ibai ertzeko ibilbidea hartu dugu Magdalenako zubiraino. Handik Frantziako atetik, alde zaharrean sartu gara. Harresien ertzetik ibili gara (Arrotxapea auzoaren gainetik) eta takonerako lorategi ederrera joan gara.

Handik Ziudadela, kanpoko aldetik, inguratu dugu. Iturrama auzoan sartu-irten txiki bat egin ostean, Foru plazara joan, Iruñeko zabalgunera eta, bukatzeko, apaizgaitegi edo seminarioren atzekaldetik, Burlatara hurbildu eta hasitako tokian bukatu da gure gaurko ibilbidea.

----------------------------------------------------------------------------
Ponpeiok fundatu zuen Iruña K.a. 74. urtean, eta harrezkeroztik, hiri-gotorlekutzat jo izan da bere egoera estrategikoarengatik.

Frantzia, Aragoi eta Errioxatik hurbil zegoenez, “Espainetako giltza” omen zen, XVI. eta XVII. mendeetako zenbait dokumenturen arabera.

Arga ibaiaren aldera dagoen desnibelak, iparraldean zein ekialdean, defentsa lana errazten zuen; halere, hegoaldera eta mendebaldera dauden lurraldeek, lauagoak baitziren, lan handiago eskatzen zuten. Horregatik, Navarreria hiria eta San Zernin nahiz San Nikolas burgua elkarren ondoan bizi zirenetik egundaino, Iruñeak etengabeko bilakaera izan du.

Gaur egun, gure hiriko erakargarritasun handienetakoak dira, eta gure herrialdeko hiri harresitu zainduenetakoa da gurea.

Takonera

Iruñeko lorategi zaharrena hiriaren kanpoaldean zegoen soroa zen hasiera batean. San Zernin burguaren harresi zaharraren ondo-ondoan zegoen, eta bertan egiten zen merkatua; San Frantzisko eta Santa Eulaliaren monasterioak ere bertan ziren. Ziudadela eraikitzeko bi aurrealde berri egin behar izan ziren ezinbestez (Takonera eta San Nikolas); hartara, barruti berriaren barnean gelditu ziren Erdi Aroko harresi zaharrak eta Takonera.

XVII. mendearen bukaeran bete-betean erabiltzen ari ziren Gonzaga bastioia, Takonerakoa, San Rokeko rebellina eta Gonzaga kontragoardia.

Lorategi bihurtu zen 1830ean.

San Bartolome gotorlekua

Katedralaren ondoan dago; harresiko horma-atal zaharrena da, eta bertako ingurabideko pasealekua hiriko ederrenetakoa da. Gotorlekuen hiru zatitan zabalena da, eta garai bateko Navarreria hirian du jatorria. Labriten eta Redingo bastioiak 1530ekoak dira gutxi gorabehera, eta kanpoaldeko defentsak 1750ekoak. 1960. urtearen aldera ingurabide zaharra ireki zen jendearentzat, eta pixkana-pixkana pasealekua, defentsak, garita eta harresiko horma-atalak lehengoratu direnez, gaur egun Iruña berriz ere gailentzen zaio altueratik Arga ibaiari harro antzean, garai batean izan zen hiri-gotorlekuaren antzera.

Iturria: Iruñeko Udala

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta