-
-
680 m
461 m
0
3,6
7,1
14,25 km

Bisitak 58, kokapena 0

Nondik gertu Labiano, Navarra (España)

Gaur Labiano eta Zolina aldera (Aranguren ibarra) joan gara.

Gure asmoa, besterik gabe, bide berriak ezagutzea izan da.

Besteak beste, beste egun bateko txango batean bide horiek guztiak probesteko edo ez.

------------------------------------------------------
Aranguren

Aranguren Nafarroako udalerria da. Iruñerriko eskualdean dago Zangozako merindadean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 8092 biztanle ditu.

Ondoko herri hauek osatzen dute Aranguren: Aranguren, Gongora, Ilundain, Labio, Lakidain, Mutiloabeiti, Mutiloagoiti, Taxoare eta Zolia.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Aranguren Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean dago, udalerri handia da, 40,6 kilometro koadro dauzka, eta hala, Iruñearekiko distantziak desberdinak dira, 3 kilometrokoa Iruñetik hurbilen dagoen aldean eta 10 kilometrokoa urrunenean. Arangurenek Iruñearekin eta Galar Zendearekin egiten du muga mendebaldean, Elorzibarrekin hegoaldean, Untzitirekin , Lizoainibar-Arriasgoitirekin eta Izagaondoarekin ekialdean, eta Lizoainekin eta Eguesibarrekin iparraldean.

Klima eta landaredia

Arangurengo klima mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu bitartekoa, eta prezipitazioa 800mm eta 1000mm bitartekoa da. Urteroko egun euritsuak 110 inguru dira, urte osoan zehar banaturik, nahiz eta uda garaian bi hilabete nahiko lehor izaten diren.

Berezko landarediaren aztarna gutxi geratzen dira gaur egun, oro har, gizakiaren eraginak nahiko andekatu ditu, haritzak, pinuak, pagoak eta arteak. Azken mendeetako birlandaketengatik haraneko zuhaitzik ohikoena pinua da, bai pinu lariziarra zein Austriatik ekarritako pinu beltza. Basoak udalerriaren azaleraren zati handia hartzen du.

Historia

Arangurengo ibarra osatzen duten herrien historia antzekoa da, XIX. mendera arte jaurerriak izan ziren, jaun batek gobernaturiko jabetzak. Horregatik, kontzeju gehienetan jauregi bat dago, kontzeju horren jabearen bizitokia. Ibarrari buruzko lehen dokumentu idatzia erreinuko kontuei buruzko 1280ko dokumentu bat da. Bertan ibarrak 15 liberako petxa ordaintzen zuela adierazten da. 1466an Juan II.a erregeak petxa gutxitu egin zuen.

XIII. mendean Larrekodorrea eta Iriberriko herrixkak hustu ziren, eta hamarkada batzuk geroago XV. mendearen hasieran Idoi izeneko gunea ere herri-hustu bihurtu zen. Haranak gogor jasan zituen XVI. mendearen amaieran Nafarroak bizi izandako krisialdi demografiakoa, eta biztanleriak egin zuen behera. Ibarraren garapena, Iruñeatik hurbil zegoela eta, baldintzaturik egon zen beti, eta nekazaritza izan zen mende askotan zehar Arangurengo herritarren ogibidea. XIX. mendera arte, larre lur asko izan ziren herrian, eta horrela abelburuen kopurua ere nahiko handia zen.

XIX. mendeko erreforma administratiboaren ondoren, jaurerriak bertan behera geratu, eta jabetza udaletara igaro zen, eta ibarreko herri guztiak Udal Erregimen komunaren menpe geratu ziren. Errepiderik ez zegoen arren, herrian ekoitzitako produktuak erraz saltzen ziren Nafarroako hiriburuan, Irunberritik zetozen herri bideak erabilita. XIX. mendeko desamortizazioak eragin txikia izan zuen, eta oraindik ere ibarrak lur komun handiak dauzka (landu daitezkeen lurren ).

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta