-
-
1.080 m
59 m
0
17
35
69,73 km

Bisitak 1318, kokapena 5

Nondik gertu Bilbao, País Vasco (España)

Lehenengo azaldu behar dena zera da; 12 ordu eta 15 minututan egin genuela.
Arkaitz,Andoni eta hirurok.
Bilboko udaletxetik, Debakora eta tartean sei gailur 100 Mendien katalogokoak igo genituen:
Ganguren 474m ,Arrizurigana 326m, Oiz 1029m, Urko 793m, Kalamua 768m eta Arno 628m.
17 egunetan egina dagoela agertzen da, baina bere azalpena dauka,Kalamua igotzen geundela mobila bateria gabe gelditu zitzaidan eta hurrengo egun baten egin behar izan nuen ibilbidearen azken zati hau grabatzeko,ondorioz datu hau ez da zuzen agertzen.
Datuetan zalantzak daude, Andonik orux maps erabili zuen ibilbidea grabatzeko eta 63,12km ateratzen zaizkio, nik wikilokekin 69,74km.
Desnibela goruntz 2.202m Oruxek eta 3703m Wikik eta beheruntzkoa 2444m Oruxek eta 3767m Wikikokek.(ba dirudi Wikilokenak eta batez ere desnibeletan ez direla oso fidagarriak.
Ibilbidean zehar iturri ugari aurkitzen ditugu, lehena Ganguren mendia jeisten Bibero izeneko parkean,hurrengoa Larreako elizaren ondoan (Zornotza), Autzaganeko errepidea gurutzatu eta Epalza auzoan eta baserrien aurrekaldean pare bat iturri aurkituko ditugu, Oiz igotzean errepidera aterako gara bi aldiz , bigarren honetan Astei restaurantea daukagu, Oiz gailurra atzean utzi eta Trabakua gainera heldu baino lehenago aterpe txiki batekin iturria,Trabakua gainean beste bi taberna, Urko atzean utzi eta Ixuan beste taberna bat, aurrerago eta Urko igo baino lehenago beste bi iturri eta hemendik eta Debara bitartean beste bat behintzat Arnoate izeneko bide gurutzean, beraz ez dago ur gehiegi eraman beharrik motxilan.
Teknikoki ez da batere zaila, zailtasun bakarra dator distantzian eta egin nahi den denboran horregatik nire sailkapena.

1 komentario

  • argazkia pedavejo

    pedavejo 29-ago-2014

    Tardaste 17 idas en hacer el recorrido? y es difícil ?

Nahi izanezkero edo ibilbide hau