ereñotzu
124 3 10

Denbora  2 ordu 52 minutu

Koordenatuak 953

Noiz igoa 20 de abril de 2015

Noiz egina enero 2013

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
576 m
20 m
0
2,9
5,9
11,74 km

Bisitak 7752, kokapena 54

Nondik gertu Ereñotzu, País Vasco (España)

IBILBIDEA

Aurten, ibilbide desberdina izango du lasterketak. Guztira 11,75 km-ko ibilbidea da, 832 m-ko desnibel metatuarekin. Jaitsiera teknikoak ditu, baina hala ere, denak egiteko moduko ibilbide ederra.

Ereñotzuko plazatik, alboan dagoen XV. mendeko Txilibita baserrira jaitsi eta segituan hasiko da igoera. Larregain sagardotegiaren sagastien ertzetik pasaz Arrondoko antenatik igarota Akolagainera iritsi arte. Jada, Aiako Harria Parke Naturalaren lurretan, paraje zoragarrietatik pasako da lasterketa. Paisaiak mendi eta itsasoaren arteko kontrastea eskainiz, hainbat trikuharri eta monumentu megalitikoen az¬tar¬nen ondotik pasako dira korrikalariak, kaxkox kaxko eta lepoz lepo Saratzetako lepua-Akolatxara-Akolako lepua-Arritxieta eta Igoringo lepoa lotzen dituen bidezidorretan. Hemendik aurrera baso ederretan barrena sartuko da ibilbidea. Bentatxuriko baserriaren albotik, Malmazarko putzura igoko dira, pago artean izkutatuta dagoen Pagosardeko atsedenlekura iritsi arte. Berriro gora eginez, Urdaburuko tontorreraino igoko dira. Beherako bidean, Añarbeko erreserbaren ikuspegia ezkerrean dutela, nahi duenak harkaitz azpi batean dagoen iturrian tragoxka bat hartzeko aukera izango du. Lizarregiko lepotik, Artegieta, Pagoeta eta Agiñako gainen azpikaldean dagoen Elorrietako lepora iritsiko dira. Usoko errekara jaitsiera azkar bat eginez, Iturralde jatetxearen azpikaldetik erreka gurutzatuz bidezidor bat hartuko dute Txirritaren jaiotetxetik gertu. Latxeko fabrika zaharrak azpikaldean ikusten direla, azken metroak egingo dituzte Ereñotzuko plazako helmugara iritsi arte.

Ikusi gehiago external

2 iritzi

  • argazkia imunain

    imunain 21-abr-2015

    Ongi! Noiz izango den al dakizue?

  • xelestino 05-jun-2016

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Mendi lasterketa 2016

    1:43

Nahi izanezkero edo ibilbide hau