Denbora  2 ordu 35 minutu

Koordenatuak 2254

Noiz igoa 27 de octubre de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
222 m
64 m
0
3,8
7,5
15,04 km

Bisitak 1747, kokapena 61

Nondik gertu Trintxerpe, País Vasco (España)

Kaixo!

Hiru mendik inguratzen dute Donostia: Igeldok (206 m), Urgullek (125 m) eta Uliak (234 m). Ulia altuena da eta, haren altxorrak direla kausa, Kontserbazio Bereziko Eremu gisan babestuta dago. Hantxe egiten da, urtarrilaren bukaeran (aurten 2019-01-27), Herri Ametsa Talaia mendi krosa mendiko lasterketa.
2019ko edizioa laugarrena dugu: 15 kilometroko lasterketa bikain horrek hiru anoa-postu ditu eta korrikalariari imajina ezinezko paisaia eder-ederrak eskaintzen dizkio, hiru elementu (itsasoa, zerua eta lurra) elkartuz. Haren bidea mendiko bazterretan eta parke natural batean dago, Talaia bideko zati bat zeharkatuz.
Proba Herri Ametsa ikastolatik abiatu eta, metro batzuk asfaltoaren gainean egindakoan, baso batean barneratzen da; segidan, bista apartak dituen bidexka dator, Atxumaitz gailurretik gertu pasatuz (Uliako erdiko muinoa da). Jarraian, parte-hartzaileak Illurgita kalarantz jaitsiko dira eta hortik aurrera, itsasotik gertu, bidea gorantz, beherantz eta zeharka-meharka doa. Zati horretan, Munta handiko toki zoragarriak zeharkatzen dira: hala nola, Ataloiko Harriak (gruyere itxurako geoformak dauzka, oso berezkoak inguru hartan). Behin Monpas behatoki ingurura iritsita, Josetxo bidea igoko dute. Harriz betetako Galtzada moduko bidea da 1891. urtean egina eta aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena. Bide hau igarota Kutrallako iturrira iritsiko dira. Milaka istorio konta liezazkigukeen aspaldiko harraska hartako paretek: han, anitz donostiarrek arropa garbitzen zuten, aurrena idi-gurdiz iritsirik eta, geroago, Uliako tranbiaz; Londresko Hotelak ere erabiltzen zuen.
Uliako parke naturalean barna, Monpas mutur gaina atzean utzita, lasterketak Uliako Aterpetxera jotzen du eta, berehala, korrikalariek 1. hornidura postuan (aparkalekuan, 5,5 km-an) indarrak hartu ahal izanen dituzte; behin berdinduta, igoera latza dute aurretik Uliako Merendero jatetxeraino; XX.mende hasieran Basollua ehiztari eta arrantzaleen Elkarteak hartu zuen; hasieran aurrean duen zelai berdea uso-tirorako zelaia izan zen eta plater-tirorako ondoren. Handik aurrera, bidexka batetik jaitsi eta zati bat berriz kurrituko dute Mendiolarantz: Ulia mendigunetxoko gailur sekundarioa da, baina nahiko garaia eta historiari zein paisaiari dagokienez, berebiziko interesa du.
Ikastolatik hur dagoen bidegurutzera iritsitakoan, ikusleen txaloen artean, beste bidezidor polit batetik lasterka ibiliko dira, aldapa biziak gora eta behera kurrituz. Plata itsasargirantz joko dute (11,1 km-an), hots, 2. hornidura posturaino, Jaizkibelgo portuaren ahoaren eta kostaldearen gaineko behatoki paregabean, itsasoa atze-oihal dutela. Itsasargia Plata puntaren gainean dago: hantxetik datorkio izena. Antza, itsaslabarra osatzen duten hareharriak, uhinek busti ondoren, itsasotik ikusita zilar-itxurako kolorea hartzen dute: horregatik, marinelek lekuari izen hori jarri zioten.
Segidan, goranzko bidexka batetik, Almirantearen Gotorlekuraino iritsiko dira: azken Karlistaldian (1872-1876), Donostia hiriaren defentsa liberalaren osagaia izan zen. Gotorlekua inguratutakoan, kostaldearen bista panoramiko polit-polita ikusiko dute. Azkenik, Herri Ametsa ikastolaraino jaitsiko dira, baso xarmant bat zeharkatuz: hantxe izanen dute 3. hornidura postua.
Proba bukatutakoan, sariak eta opariak banatuko dira eta guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.

III. edizioko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=J4VlxRUE5YE

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Kaixo!

Donostia se encuentra rodeada por tres montes: Igeldo (206 m), Urgull (125 m) y Ulia (234 m). Ulia es el más alto y, debido a los tesoros que alberga, está protegida como Zona Especial de Conservación. Es ahí donde se celebra la carrera de montaña Herri Ametsa Talaia mendi krosa a finales de enero (este año 27-01-2019).
La edición de 2019 será la cuarta: esta excepcional carrera de 15 km cuenta con tres puestos de avituallamiento y ofrece al corredor insospechados y bellísimos paisajes, conjugando tres elementos (el mar, el cielo y la tierra). Se desarrolla por zonas de monte y un parque natural, recorriendo una parte de la Talaia bidea.
La prueba parte desde la ikastola Herri Ametsa y, tras unos metros de asfalto, se adentra en un bosque al que sigue un sendero con vistas increíbles, pasando cerca de la cima de Atxumaitz (colina central del macizo de Ulia). A continuación, se desciende hacia la cala Illurgita y de allí en adelante, el camino sube, baja y serpentea cerca del mar. En ese tramo se recorren sitios maravillosos y de gran importancia, como las Peñas de Ataloi (con geoformas tipo gruyere muy características en esta zona). Una vez llegado cerca del mirador de Monpás subirán por la Avenida de Josetxo. Una calzada empedrada construida en 1891 para transportar a Donostia piedra de las canteras de Arrese. Después llegarán a la fuente de Kutralla, antiguo lavadero cuyas paredes podrían contarnos miles de historias: ahí lavaban las ropas numerosos donostiarras, adonde llegaban primero en carro de bueyes y, más adelante, con el tranvía de Ulía; hasta el Hotel de Londres lo utilizaba.
Adentrándose en el parque natural de Ulia, pasado el alto sobre la punta de Monpás, la carrera se dirige hacia el Albergue de Ulia y, poco después, los corredores podrán disfrutar del primer puesto de avituallamiento con comida y bebida en el aparcamiento de Ulia (km 5,5). Una vez recuperadas las fuerzas, tendrán una dura ascensión hasta el restaurante Merendero de Ulia (a principios del siglo XX albergaba la sede de la Sociedad de cazadores y pescadores Basollua, siendo el espacio verde situado delante un campo de tiro al pichón inicialmente, y de tiro al plato después). A partir de ahí, descenderán por un sendero y repetirán un tramo hacia Mendiola, cumbre secundaria del pequeño macizo de Ulia, pero bastante elevada y con un interés histórico y paisajístico notable.
Llegados al cruce cercano a la ikastola, entre los aplausos del público, correrán por otro bonito sendero, con fuertes pendientes, tanto ascendentes como descendentes. Se dirigirán hacia el Faro la Plata (km 11,1) es decir, hasta el 2º puesto de avituallamiento, en el mirador incomparable sobre la bocana del puerto y el litoral del Monte Jaizkibel, con el océano como telón de fondo. El faro debe su nombre a la punta de la Plata sobre la que se ubica. Al parecer, las piedras areniscas del acantilado, mojadas por el oleaje, adquieren, vistas desde el mar, un tono plateado, por lo que los marinos bautizaron así el lugar.
A continuación, llegarán al Fuerte del Almirante, el cual formó parte de la defensa liberal de la ciudad de Donostia durante la última guerra carlista (1872-1876), por un sendero ascendente y tras rodearlo, verán una preciosa panorámica de la costa. Finalmente, bajarán hacia la ikastola Herri Ametsa por un bosque con mucho encanto. Allí estará el tercer puesto de avituallamiento.
Al término de la prueba, se repartirán premios y regalos, y habrá un refrigerio para todo el mundo.

Vídeo de la 3º edición: https://www.youtube.com/watch?v=J4VlxRUE5YE
Janaria + Edaria / Comida + Bebida
Janaria + Edaria / Comida + Bebida
Janaria + Edaria / Comida + Bebida

4 iritzi

  • OnintzaM 09-dic-2018

    Asko gustatzen zaidan bidea da

  • argazkia HERRI AMETSA

    HERRI AMETSA 09-dic-2018

    Polita da bai!

  • argazkia aldalurjulen42

    aldalurjulen42 03-ene-2019

    Bidea ondo markatuta egongo da?

  • argazkia HERRI AMETSA

    HERRI AMETSA 03-ene-2019

    Bai! Lasterketa egunean (aurreko edizioetan bezala) ongi markatuta egongo da.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau