-
-
1.058 m
519 m
0
3,5
6,9
13,88 km

Bisitak 10, kokapena 0

Nondik gertu Iturmendi, Navarra (España)

Gaurko ibilaldiaren helburua Santamarinatik Urdiainerako jeitsiera aurkitzea da. Aldez aurretik ikusitakoaren arabera langa bat dago bidea adierazten duena.
Beraz ba, ahaztuko dugu Santamarina arte egindako ibilbide guztia (entrenatzeko da eta) eta hortik hasiko gera azalpenekin.
Santamarinako baselizatik irtetzen gara Altsasuko Bargagain aldera eta azkar eskuinatik hesi bat azalduko zaigu. Hesia jarraituz, 750mtara (gutxi gora behera) langa ikusten dugu (2 argazkia). Urdiaindik langara iristen den bidea nabarmena da eta hortaz aparte plastiko horiz josita dago jeitsiera guztia (oso lagungarriak baina ez oso adeitsuak natura eta ingurugiroarekin). Langatik 300 mtara eskuinarantz bihurgune bat egiten dugu eta norabidea guztiz aldatzen dugu; eta beste 300 mtara, berriz norabidea aldatzen dugu eta bigarren langa bat topatzen dugu (3 argazkia). Hemendik eskuinean Iturmendiko herria ikusiko dugu baina gu goaz ezkerretara. Pagoen artean sartuko gera eta bidexka jarraituko dugu. Eramaten utziko gara Urdiainera irtisi arte, bide erraza (tarteka harri askorekin) eta zoragarria. Azken zatia, pagoetatik atera ondiren, pistaz egingo dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau