Jaitsi
rota

Distantzia

12 km

Desnibel positiboa

511 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

511 m

Gehieneko garaiera

863 m

Trailrank

38 4,3

Gutxieneko garaiera

527 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza
  • argazkia Landa-Albertia-Orratxeta-Isuskitza

Iraupena

2 ordu 3 minutu

Koordenatuak

1062

Noiz igoa

3 de mayo de 2019

Noiz egina

mayo 2019
  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     

Iragazki aurreratuak

Iragazi erregistratutako hilabetearen edo dataren arabera. Bilatu jarraitzen diezun erabiltzaileen ibilbideak soilik.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Iragazki aurreratuak Iragazki aurreratuak
Izan zaitez lehena txalotzen
2 iritzi
 
Elkarbanatu
-
-
863 m
527 m
12,0 km

Ikusita 173 aldiz, jaitsita 21 aldiz

Nondik gertu: Iñurrieta, País Vasco (España)

Landako inguruko pagadietatik korrikaldi lasaia egin dut gaurkoan; asko dira Uribarriko urtegiaren inguruan egin daitezkeen ekintzak, baina Albertia mendiko basoetan zehar galtzea irteera aberasgarrienetako bat da duda barik.
Etxe-Zuri jatetxean hasita, "Vasco-Navarro" edo Tren Txikito zeritzon trenaren bideari jarraitu diot, Albertia mendira daraman xendra topatu dudan arte. Bide honek, igoera lasai batean, basozainaren etxe ondotik igarota "Campa de Las Manzanillas" izeneko zelaira garamatza. Han, Legutioko gudan eroritako gudarien oroimenezko eskultura topatzen da.
Pago zaharren artean bidean gora eginez, ANVren omenezko eskultura dagoen gailurrera iritsi naiz: Albertia. Bira eman diot ondoren gailurrari, bidezidor polit batetik dolinen artean zigi-zaga eginez, Gerra Zibileko lubakiak topatuz "Campa de las Manzanillas" erako bidean. Handik, Pagolako sakanera jeitsi naiz, bide erdian Orratxetako kobazuloa topatuz, inguru paregabea benetan! Sokak eskegita aurkitzen dira pareta ikusgarri hauetan, espeologoen lurraldean gaudela iragarriz.
Sakanean behera Pagola ibaia jarraitu dut, Isuskitza mendira daraman xendra topatu dudan arte. Pagadi ederren artean berriz, aldapan gora, lehenago orein batzuk ikusi izan baditut, oraingoan bisoi baten antzeko animalia ikusi dut. Berdin dio gaur erritmoa lasaia izatea, kristona gozatzen ari bainaiz!!
Mendi bizikletek landutako bidezidor eder bati jarraituz Isuskitza mendiaren gailurrera iritsi naiz; bai, hau "BTT-Ero" - en lurraldea bada ere. Eta lan aparta egiten ari dira inguruan xendra polit politak bizirik mantenduz.
Gailurretik "Vía Crucis" a jarraituz jeitsi naiz Landara berriz, belauneko arazoengatik erritmoa mantxotuz, baina kristona gozatuz berriro ere, Uribarriko urtegiaren ikuspegiak direla medio. Hala iritsi naiz Etxe-Zuri jatetxera berriro, kafesne bero bat disfrutatuz orain, irteera eder honen sari ezin hobea.

2 iritzi

  • argazkia unaiabalos

    unaiabalos 30 jul. 2021

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Ederra ibilbidea, mila esker partekatzeagatik! Soilik kafesnea etxezurin, txo😂? 🍻🥪

  • argazkia rota

    rota 30 jul. 2021

    Arrazoi duzu Unai!!! jajajaja

Nahi izanez gero edo ibilbide hau