• argazkia Murumendi, Kizkitza eta Izazpi Agortatik, Marimurumendi maratoiaren ibilbidea jarraituz

Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 18407

Fecha de subida 30 de agosto de 2016

Fecha de realización agosto 2016

-
-
972 m
199 m
0
8,4
17
33,69 km

Bisitak 1391, kokapena 18

Nondik gertu Beasainmendi, País Vasco (España)

Bidea Agortan hasi eta bukatzen da Marimurumendi maratoiak 2016 urtean jarraitu zuen ibilbidea jarraituz. Agortatik Murumendi mendia igo eta Mandubiako mendatera joan ginen. Mandubiatik, Kizkitza igo eta Atxurtzatik pasa ondoren Izazpi mendia hegoaldeko ertzatik igo eta mendebaldekotik jaitsi ginen Atxurtzara itzuliz.

Atxurtzatik Ezkiora jaitsi eta berriro Kizkitzara itzuli ginen hemendik Beasaingo Arriaran auzora jaisteko.

Amaitzeko, Arriarango urtegia zeharkatu eta Agortara itzuli ginen.

Ibilbidearen datu batzuk:

- Luzera: 33 kilometro.
- Punturik baxuena: Arriaran, 206 metro.
- Punturik altuena: Izazpi, 973 metro.
- Desnibel positiboa osora: 1.500 metro inguru.
- Igotako mendiak: 3.
- Ura: Ibilbidean iturri ezberdinak topatu daitezke: Murumendiko Arrapaitz iturria, San Gregorio baselizakoa, Atxurtzakoa, Izazpiko Altzoiturri iturria eta Arriarango elizaren ondoan dagoena.
- Zailtasuna: Ibilbideak duen luzeratik kanpo ez dauka zailtasun teknikorik. Duen zailtasunik handiena ez galtzea da, bidegurutze asko dago eta. Honegatik, bidea ezagutzen ez bada, komenigarria izan daiteke GPS bat eramatea.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: 5 ordu "lasai" joanda. Tarte asko korrika txikian egin genituen, beraz, denborari dagokionez komeni da hau kontutan izatea ibilbidea oinez egin nahi bada.

Informazio zabalagoa nahi izanez gero:
- http://www.smithyrenbloga.com/2016/08/murumendi-864-m-kizkitza-676-m-eta.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta