-
-
1.410 m
126 m
0
10
21
41,54 km

Bisitak 1014, kokapena 7

Nondik gertu Ordizia, País Vasco (España)

Ordizian hasi eta amaitzen den ibilbide honetan Goierriko txokorik kutunetakoa eta Aralarko mendirik ezagunenak igotzeko aukera izango duzue.

Ibilbidea Ordiziako erdigunean hasi eta gudarien etorbidea jaitsiz futbol zelaiaren ondotik pasatu eta Altamira auzora iritsiko gara, hemendik Oianguren parkera igotzeko. Parke hontatik gora jarraitu eta, Lazkaomendira iritsi aurretik , behera doan errepidea hartuko dugu Ordizia eta Zaldibia lotzen dituen GI-2133 errepidera iristeko.

Zaldibia zeharkatu ondoren Oakosai-ra doan errepidea hartu eta, lehen malda amaitu eta antena baten parera iritsitakoan errepidea utziko dugu eskuinean ataka metalikoa duen pista jarraituz. Pista honetan minutu batzuk egin ondoren errepidera itzuli eta Oakosaira iritisko gara.

Oakosai iturriaren ondoan dagoen pista hartu eta Ausa Gaztelu mendira igoko gara Larraitzetik datorren ohiko bidetik jaitsiz.

Larraitzera iritsi aurretik, Txindokira doan ohiko bidearekin bat egiten dugunean bidea jarraitu eta Txindoki Tximista bidetik igoko dugu. Ohiko bidetik jaisten hasi eta Txindokiren azpian dagoen lepora iritsitakoan hegoaldera hartuko dugu, Arrubi, Ganbo Txiki eta Ganbo mendiak igoz.

Ganbon Irazustako lepotik datorren ohiko bidea jarraitu eta lepora iritsiko gara hemendik Uarrain mendia igoz. Uarrainen helgoaldera pasatu eta, Uarrain eta Malkorri mendiek lotzen dituen ertza eskuinean utziz, Malkorrira igoko gara.

Malkorritik behera Oiduira doan ohiko bidea jarraituko dugu eta behin Oiduin, Intxustiko iturrira daraman ohiko bidea hartuko dugu.

Intxustiko bidetik aurrera, pista jarraitu eta Aralegiko lepoan utziko dugu Lazkaomendira iritsiz.

Lazkaomendin Lazkaora doan errepidea jarraitu eta, ur deposito batera iritsi aurretik, eskuinera doan pista bat hartuko dugu CAF lantegiaren tailerretara iristeko.

Behin CAF-ek tailerretan Ordiziara doan bidea hartu eta Malkaskoko zubia zeharkatu ondoren Ordizia eta Beasain lotzen dituen bide gorria tren geltokira harte jarraituko dugu. Tren geltokira jaisten den Juan Amezketa kalea igo ondoren kale Nagusia zeharkatu eta abiapuntura iritsiko gara.

IBILBIDEAREN DATUAK

- Luzera: 41,5 km.
- Altuera minimoa: Ordizia, 140 metro.
- Altuera maximoa: Ganbo, 1.412 metro.
- Desnibel positiboa osora: 2.400 metro.
- Ura: ibilbidean puntu ezberdinetan iturriak daude: Ordizia eta Zaldibian, Olakosai atseden-lekuan (Akapulko elkartearen ondoan), Ausa Gaztelu mendiaren azpian, Ausa Gaztelutik behera, Larraitzetik irteten den pistara iritsi aurretik langa baten ondoan, Oria iturria (Txindokiko igoeran) eta Intxustiko iturria. Intxustiko iturria eta Ordizia artean hainbat iturri topatuko ditugu eta ez dugu ur faltarik izango. Kontu ibiliko tarte bakarra Oria iturri eta Intxusti iturriaren artekoa da, urik gabeko tarte luzea baita.
- Zailtasuna: Teknikoki zailtasunik ez duen ibilbidea da, baina luzea eta gogorra egin daiteke, batez ere beroa egiten badu.
- Igotako mendiak: 7.
- Egindako denbora: 7 ordu korrikan lasai eta poliki eginez. Kontutan izan behar da tarte askotan sasi-korrikan aritu nintzela, beraz, ibilbide hau oinez egin nahi bada denbora luzeagoa izango da.

Infornazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/04/ordiziako-mendi-maratoi-eskasa-20150412.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta