← Taldea URKIOLA UDAZKEN KOLORETAN

 
-
-
1.057 m
171 m
0
5,5
11
21,97 km

Bisitak 621, kokapena 2

Nondik gertu Durango, País Vasco (España)

Durangoko Tabira auzotik hasita, GR 229 Mikeldi bidea hartu, Mendiola pasata Atxartera heltzeko. Handik, pista zati labur batetik PR a hartu Guenzelaira joateko pagadi eder batetik, Alluitzeko horma ikaragarriak ezkerrean utzita. Guenzelaitik Asuntzera aldapa gogorra. Asuntzetik Urkiolagirre (1009m) tontorrera igo eta handik Urkiolaraino jaitsiera ederra bedartzatik.
Urkiolako santutegitik GR38 Ardoaren eta arrainaren bidea hartuta Hirukurutzeko panoramika ikusteko aukera. Handik Txakurzuloko bidegurutzeraino. GR 229 Mikeldi bidea hartu beharko dugu berriro Atxartera galtzada zaharretik jaisteko.
Behin Atxartetik aurrera, hasierako bide berdinetik joango gara Abiadura Handiko Trenaren bide azpira heldu arte. Han, Tabirako igerileku ondotik helmugaraino azken metroak baino ez dira gelditzen lautadan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau