Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 63 aldiz, jaitsita 0 aldiz
Nondik gertu: Amorebieta, País Vasco (España)
Amorebieta - Karmelo atzekaldea - Txolon futbol zelaia - Altzibar auzoa - Muniketako bidea - Torreburu - Autzagane - Amorebieta
Altzibarren, azkenengo baserriaren aurrean, Berrogeta iturria dago, ur zoragarria ematen duena, merezi dau hor tragu bat edatea. Handik aurrera, basoan sartzen gara. Sasoi euritsuetan ibilbide hau norantza honetan egitea gomendatzen da, hau da, basotik igo, busti eta labankor egon daitekelako.
Muniketako asfalto bidera heldu bezain laster, ezkerretara jo eta berehala Torreburuko pista ikusten da. Torreburu bidearen hasiera da. Harrizko bide printzipala jarraituz, dena zuzen eginez, Autzaganera helduko gara, Torreburu bidearen amaiera. Torreburuko tramuak ia 4 km ditu, malda leun, paisaia lasaigarri eta bista oso politekin.
Autzaganen, Amorebietara doan bidegorria hartu. Azken hiru kilometro hauek aldatz behera dira, bakoitzak jakingo du zelan amaitu, lasai bajatu edo hankak astintzen.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak