Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  2 ordu 34 minutu

Koordenatuak 2779

Fecha de subida 12 de enero de 2016

Fecha de realización marzo 2015

-
-
564 m
105 m
0
5,0
10
20,06 km

Bisitak 6853, kokapena 49

Nondik gertu Elexalde-Zeeta, País Vasco (España)

Arita-Berri jatetxean hasten da, 500 metrotako ibilbide neutralizatua eginez kantera ingururaino. Ondoren, pista eta landa batertik, 1 km inguru dituen leku tekniko batera iristen da, harkaitz artean, aintzinako marmol gorriko kanteretatik gora, Geranda Mendira iritsi eta handik aurrera, Ixiltasun Biribila eskultura dagoen potoko Lezia gunea burutu ostean bukatzen da. Jarraian, bide zidor eta mendibide batzuetatik zehar, 5 Km inguruan soilik likidoa dagoen lehenengo anoa postura iritsiko gara. Aurera jarraituz
beste hainbat zidor eta pistetatik zehar erdi jarraian dauden erripa bira helduko gara, hain zuzen ere Kabelinatxe eta Bustarrigane tontorretara. Hortik Gabikararte, jeitsiera bizkor bat eginez iritsiko gara, bertan 11 Km inguruan, kokaturik egongo delarik bigarren anoa postua (solidoa gehi likidoa). Aurrera jarraituz, beste jeitsiera bizkor bat eginez, Omako bailararte iritsiko gara, bertan, 1km inguru asfalto egingo ditugu
(berau ekiditzeko lanean gaude 2015 ekitaldirako) eta atzera ere basoan sartuko gara, Akorda ingurura doan aintzinako (galtzada erako) bide batetik zehar, Bertan kokatuko delarik 3. Anoa postua (16. Km) . Han, Ereñozarrerantza doan bidea hartuko dugu, azken gunean, 150m-tan Igoera eta jeitsiera, berdina izango delarik. Hortik Elexalde auzoan kokatuta dagoen helmugara jeitsiera azkar bat eginez iritsiko gara. Elexalden
bertan (irteera gunetik 1 Km ingurura), egongo da azken anoa gunea , han kokatuko direlarik dutxak ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta