Koordenatuak 2198

Fecha de subida 1 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
538 m
87 m
0
6,9
14
27,51 km

Bisitak 1663, kokapena 40

Nondik gertu Alegia, País Vasco (España)

Ibilbide Zirkularra: Alegia-Ikaztegieta-Ibiur-Azpizaletxe baserria-Abalizelaigoikoa baserria-Altzagarate-Altzagamendi-Gaintza-Ibiur-Lizarribar baserria-Zubeltzu baserria-Orendain (Jauregi baserria)-Larraspide etxaldea-Lugarraga-Galarreta-Alegia.

Alegiko Txintxarri plazan abiatuta Legorretako Ola auzoraino bidegorritik edo errepidetik joan behar da eta Baliarraingo bidetik jarraiki. Bi kilometro egin ondoren, Bidearte baserriaren parean, eskubitik gorantz jo behar da Azpizaletxe baserri aldera porlanezko bide batetik. Azpizaletxe baserrira iritsi eta segidan Errementarietxeberria baserritik pasatzen da. Langa bat zeharkatu behar da hemen (tornillo eta tuerka batekin lotutato katea dauka). Aurrera jarraitu eta pista aldapatsu batetik igo behar da, zeta pare bat eginez, baso lanak eragindako lepo moduko bateraino. Zakarra dago bide tarte motz batean (bizikletaren gainean ezina akaso) eta beste langa batera iristen da aurrerago segituta. Naiz eta arazorik gabe pasa bide honek landaretza pixka bat dauka tarteka, San Juan Iturriko bidera ailegatu arte. Eskubitik gorantz jo eta Abalizelaigoikoa baserriaren parean, eskubitik berriro, horiz eta zuriz balizatutako bidea hartu behar da Altzagarate aldera joateko. Erne ibili behar da "Bidegutze 4" waipointean, bapatean ezkerretik gora jo behar da. Aldapa behera jarraitu ezkero Legorretara jetsiko gera zuzenean. Altzagaratera iritsi baino lehenxoago ezkerretik gorantz jo non Burnisagasti baserriaren gurutzebidera iristen da. Gaintzako pista ezkerretik utzita ur biltegi batera iristen da eta jarraian Altzagamendiko mendibidea. Behin tontorra pasa ondoren, beste bide batetik Burnisagasti aldera jeisten da berriro, Altzagarate-Gaintza pistaraino. Gaintzara zuzentzen da bidea.

Gaintzako udaletxearen ondotik Irazusta baserrien bidea aukeratu behar da. Beherago bide hau eskubitik utzi eta Otatza baserrira (hondatuta dago) eta Ibiur urtegira jeisteko bidetik joan behar da. Gorako tarte bat edo bestea eduki arren zati honek jetsiera bihurria dauka; nahiko zabala eta biurgune askokoa, teknika pixka bat izan ezkero gozatzeko moduko tartea. Ibiur urtegiko goi partetik zeharkalditxo bat eginez segitzen da bidea. Aurrerago Lizarribar baserrira joateko bidea hartu behar da eskubitik gorantz. Aurreneko bihurgune pasa ondoren langa bat dago. Lizarribar baserriraino lurrezko bidea dago, belardi artean nahiko aldapatsua. Gero porlanezko aldapa bortitza izango da 400 m. inguru Anduti baserrira iritsi arte. Jarraian ere aldapa gogorra Abaltzisketa-Orendain errepideraino naiz eta desnibela pixka bat areagotu. Urtegitik errepideraino bi kilometro eskas daude bainan desnibela batazbesteko ehuneko 15a izango da gutxi gorabehera.

Orendainera errepidez eta porlanezko bide batetik urbiltzen da ibilbidea. Alegia-Orendain-Abaltzisketa bidegurutzera errepidez berriro eta zuzenean Larraspide etxaldera porlanezko bidea jarraituta. Larraspideko behi ikulluen atzetik bide landaretsu bat jarraitu behar da. Segidan, pinu artean dagoeneko, burnizko dorrea dago, ehiz parada dena. Landaretza dexente dago tarte honen hasiera baino zailtasun berezirik ez. Ur biltegi zar batearen ondotik pasatzen da gero eta beherago Lugarraga baserrira ailegatzen da. Gero Galarreta baserrira. Galarretatik berrehun metro beherago errepidea eskubitik behera utzi behar da. baso lanak zakartuta utzi dute hasiera; mendi bide zaharra da, desnibel haundikoa, Errotara jeisten zena. Orain Fabrensaren atzekaldean amaitzen da.

Naiz eta luzera haundikoa ez izan, ankei berotu ederra ematen zaie ibilbide hontan. Eta bere izenburua adierazten duen bezela, alderdi horietako panoramika ederrak ikusteko aukera dago bidearen zenbait puntuetatik. Bidegurutze asko izan arren ibilbidearen jarraipena erraza da. Hiru ordu inguruko txango "lasaia".
  • argazkia Anduti baserria
  • argazkia Anduti baserria
  • argazkia Anduti baserria
Calle
  • argazkia Azpizaletxe
  • argazkia Azpizaletxe
  • argazkia Azpizaletxe
  • argazkia Azpizaletxe
Carretera sin pavimentar
Gi-3670 y Carretera y Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar y Pr-Gi71-Pr-Gr29
  • argazkia Eskubitik gora Azpizaletxe baserrira
  • argazkia Eskubitik gora Azpizaletxe baserrira
  • argazkia Eskubitik gora Azpizaletxe baserrira
Gi-3851 y Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar
220 m altura
  • argazkia Bidegurutze2 San Juan iturriko bide aldera
  • argazkia Bidegurutze2 San Juan iturriko bide aldera
Carretera sin pavimentar
420 m altura
Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar
520 m altura
Sendero
  • argazkia Eskubitik gora Lizarribar baserrira
  • argazkia Eskubitik gora Lizarribar baserrira
  • argazkia Eskubitik gora Lizarribar baserrira
  • argazkia Eskubitik gora Lizarribar baserrira
Carretera sin pavimentar
358 m
  • argazkia Burnisagasti
  • argazkia Burnisagasti
  • argazkia Burnisagasti
Calle y Carretera sin pavimentar
  • argazkia Eskubitik behera urtegira
Carretera sin pavimentar
  • argazkia Gaintza
  • argazkia Gaintza
Gaintza
Carretera sin pavimentar
  • argazkia Zubeltzu baserria, Abaltzisketa-Orendain errepidea Gi-3670
Gi-3670 y Carretera y Carretera sin pavimentar
  • argazkia Erregillaga
Gi-3851
Topopirineos 1b
Carretera sin pavimentar
  • argazkia Lizarribar baserria
  • argazkia Lizarribar baserria
Lizarribar
  • argazkia Lugarraga
Topopirineos 1b
  • argazkia Abalizelaigoikoa baserria
  • argazkia Abalizelaigoikoa baserria
Pr-Gi71-Pr-Gr29

4 iritzi

  • argazkia jmgalparsoro

    jmgalparsoro 14-nov-2016

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Earra ibilbidea

  • francoislarochelle 30-dic-2016

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Belle randonnée au Pays Basque de belles vues sur la vallée, quelques sentiers en mauvais état

  • argazkia zesar

    zesar 29-ago-2018

    Lagun batek esan zidan Gaintzatik eta urtegiaren bitarteko jetsieran arbola batzuk bidearen gainean erorita zeudela, bidea dexente oztopatuz. Pasa bai bainan deserosoa. Ez dakit egun arazo hau konponduta dagoen ala ez.

    Un amigo me comentó hace un mes que había algunos árboles caídos sobre el camino en la bajada de Gaintza al pantano. Se pasa pero con algunas dificultades. A día de hoy no sé si los han quitado o no.

  • argazkia jmgalparsoro

    jmgalparsoro 29-ago-2018

    Ez zeukeat ideiaik! Nik oain dala dexente ein nian. Sentitzen diat

Si quieres, puedes o esta ruta