rota
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT
  • argazkia Amurrio-Urkabustaiz-Lamioxin-Corraladas-Burbonas-MinasBaranbioBTT

Iraupena  6 ordu 4 minutu

Koordenatuak 4078

Noiz igoa 19 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
940 m
212 m
0
13
26
52,73 km

Ikusita 220 aldiz, jaitsita 11 aldiz

Nondik gertu: Amurrio, País Vasco (España)

Gaur, 2016an diseinatu nuen ibilbide bat egitera joan naiz azkenik mendi bizikletarekin; gure inguruko toki ia esanguratsuenak ezagutzera ematen dituena.
Amurriotik hasita, Larrinbe auzoko mendi bideetatik San Mamesera irten, eta handik Lezama eta Beratza mendira igo naiz. Ondoren Urkabustaizeko inguruak zeharkatu ditut Goiuriraino, urjauzi famatua metro batzuetara lagata.
Gero Lamioxineko urmael sorgindura jeitsi naiz, lamiarenbat ikusteko esperantzarekin, ea kondairak egia ote diren ikusteko beste behin. Handik bideak behera jarraitzen tu, Altubeko basoan barna; geroago berriz igotzen hasi eta Corraladas ibaiaren urjauzi ederrak bisitatzeko.
Gogorra da Altubera daraman bidea, eta Burbonetara jarraitzea ez da lan makala... Ikusten dira onttoak iada edonon, baita onttozaleak ere! Pagadi ederra zeharkatuz lehenengo bi Burbonen gailurrak zapaldu, eta Garrastatxu ingurura jarraitu dut Gorobel mendizerraren ikuspegi galantarekin. Katxabaso mendiaren magala jarraituz, Baranbiorako jeitsiera aldapatsua topatu dut.
Aspaldi gelditu naiz jateko ezer gabe... Ta makalaldia datorrela somatzen hasia naiz... Kaka! Baranbioko blenda ta galena meatzeko igoera hastearekin batera, kriston "pájara"... Oinez pixkanaka jarraitu behar...
Meatzera iristerakoan, azkenaurreko jeitsiera Bergantzara. Errepidera iristerakoan pentsatzen dut zer egin: Okeluri jatetxera hurbildu zeozer jatera edo bidearekin jarraitu? Pa txulo mi pirulo! Jarraitu dezagun aurrera! Hurrengo igoeran ez dakit zenbat alditan gelditu naizen "morak" jatera, gorputzak janaria eskatzen du. Askarganetik hurbil, Kuskumendi inguratu eta azkenengo jeitsierari ekin diot indarrik gabe... Mendi bizikletan jeisteko zegoen zirkuituaren azken zatia baso lanekin desagertu egin da, a ze pena.
Jeitsiera Mariakaren dorretxean amaitzen da, Amurrioko erraldoia bizi zen etxea, kondairez betea. Bidezidor eder batek Abiaga kalera narama azken metrotan, eta handik polikiroldegira bizikleta garbitzeko, merezi du ta; baina lehenago geldiune motz bat egingo dut mahats batzuk lapurtzeko... Nere sabela ohiuka dabil eta!!

3 iritzi

  • argazkia txindorra

    txindorra 03-jul-2020

    Ikaragarri polita. Kontuz azken aurreko igoera, dexente itxita dago bidea jada.

  • argazkia txindorra

    txindorra 03-jul-2020

    Ikaragarri polita. Kontuz azken aurreko igoeran, nshiko itxita dago bidea jads.

  • argazkia rota

    rota 03-jul-2020

    Eskerrik asko komentatzeagatik

Nahi izanez gero edo ibilbide hau