Irunen lehenengo trena hartu dut 6:08tan, komenigarria da ahalik eta aguroen trena hartzea, ibilbidea luzea delako eta horrela ordu batzuk atseden hartzeko ere balio izango digu.
Andoainen Irundik abiatuta bigarren tren geltokian geratu behar da, <>, bertatik plazaolako bidea abiatzen da.
Pare bat ordutan Leitzara oso errex iritsi daiteke, tunel gehienak argiztatuak dauden arren gomendagarria da badaezpada frontala edo argitxoren bat eramatea. Eguraldia ere oso aldakorra da eta nahiz eta kostaldean eguzkia izan, mendialdean 10 ordu baino gehiagotan eguraldia askotan aldatu daiteke.
Leitzatik huitziko tuneletara joko dugu, 2700m ditu eta eraberrituta dago, ez dago arazorik eta argiak piztu egiten dira, beste aukeretako bat, Leitza pasata plazaola bidea utzi eta Arkiskil auzotik eolikoetara igo eta Beruetera jeistea.
Huitzira iritsi baino lehenago, mendialdean, Peruharria museo interesgarria ikusi dezakegu.
Huitzitik Lekunberrirako bideak ez dauka zailtasunik eta oso ondo seinalizatuta dago.
Lekunberrira iristen ari garela kartel bat dago, bertan Etxarri jartzen duena, hemendik aurrera maldak hasten dira, bidexidor asko daude beraz GPSra adi egon. Etxarrin goiko bidea hartu eta Aldatzera iritsiko gara, Aralar eta Balerdi mendietara ikuspegi bikainak daude.
Aldatzetik, Basaburuan sartzen gara Beruete herrian hain zuzen ere. Herri guztia igaro behar da, beldurrik gabe atzeraino, hortxe malda latzak hasten dira Arrarats herrira iritsi aurretik. Arraratseko maldekin ez baduzu nahikoa izan Igoara igotzeko ere indarrak gorde beharko dituzu. Igoa herrira igo eta frontoia aurrean duzula, eskuinetara jo, bertatik mendiko bide bat irteten da eta hortik Olara iritsiko gara. Olan ezkerretara jo eta errepidetik kilometro batzuk egin ondoren, leurtzako urtegietara doan pista hartuko dugu. Goiko partean adi egon, pista asko daude eta galdu zaitezke.
Leurtza inguruan txuletilak jan ondoren 2 orduko siesta botata, eta 5 orduko atsedenaldia hartu ondoren, beheruntz abiatzen naiz, oso jetsiera errexa dauka, kontuz kotxeekin, (beste aukeretako bat, leurtzatik Gaztelutik pasatuaz, Oitzera doan pista hartzea). Urrotz, Oitz eta Ibargoiara (Donamaria) igaro ondoren, Doneztebera iritsiko gara eta bertan ttikito treneko bidea hartuko dugu, 35 kilometrotan Behobian egonen gara. Behobiako zubia pasatuaz Pausutik, Hendaian sartuko gara, eta hartuko dugun bidegorriak Hendaiako hondartzan amaitzeko aukera emango digu, baita Irunen edo itsasontzia hartuaz (txirrindak sartzea onartua dago) Hondarribian.
Ibilbide luzea, eta maldak gehienbat Arrarats eta igoa inguruetan.
Nahiz eta hor ia 15 ordu jartzen duen arren, 10 ordutan geldiuneak barne egin daiteke, Urrotzen 5 ordu geldirik egon bainintzen, Leurtzan bainotxoa, dutxa, bazkaria eta siesta luze luzea.
Bidegunea
Jarraitu bidea ezkerretara
Informazio puntua
Lekunberrira beharrean etxarrira jo
Lekunberrira beharrean etxarrira jo
Argazkia
Aldatz eta balerdi
Argazkia
Berueteko bidean
Argazkia
Eguzkilorea berueten
Bidegurutzea
Ezkerretara leurtza
Iturria
Bazkaldu eta siesta
Argazkia
Oitz ibargoiara gaztelu
Bidegurutzea
Ttikito trenaren ibilbidea
Zubia
Igantzi eta arantza
Informazio puntua
Etxalar eta lesaka
Informazio puntua
Biriatu
Informazio puntua
Behobia
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak