Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 2934

Fecha de subida 30 de noviembre de 2016

Fecha de realización febrero 2014

-
-
1.073 m
47 m
0
17
33
66,89 km

Bisitak 965, kokapena 5

Nondik gertu Anoeta, País Vasco (España)

Anoeratik hasitako ibilbide zirkularra egun guztia edo ordu mordoxka behar da itzulia egiteko.
Anoetatik Andoainera errepidez joan ginene baina mendiz ere joan datteke. Billabonatik Arratzainera joan, handik Txertotara igo eta handik Sorginen Zubira jeitsi Leitzaran errekera.
Handik Adarrara dijoan pista hartu genuen. Pista luzea da baina ezta gogorra. Adarrara dijoan bidegurutzean Mandoegirako bidea hartu genuen. Handik Napar eta Gipuzkoako mugen ertzetik Mandoegiraino iritsi ginen. Berez Mandoegiera igo beharrik eztago pista jarraituz mendia zeharkatzen da. Guk goiko bisten inbiritan igo ginen, merezi du.
Mandoegitik behera jeitsi eta ataka pasa genun, hemen pistarekin juntatzen da baina pista hau ez jarraitzea gomendatzen da, bukatu egiten baita. Pista hau hartu ordez, ezkerretara dijoan bidetxur bat hartzea gomendatzen da, ehiztarien postuetatik doana. Bi tokietatik Leitzalarrera iristen da.
Leitzalarretik Leitzara errepidez joan daiteke baina guk pista hartu genuen eta pixkat igo eta handik Leitzara jeitsi ginen. Bidea 100%-ean ez da ziklablea, pixkat oinez ibili behar da baina oso politta da.
Azkenen Leitzar iritsi ginen eta bertan bapo bazkaldu ere bai. Indarberritu eta Leitzaran autobiaruntz joan ginen eta bertatik Ulizarrera igotzen dan pista hartu. Pista ona da, hormigoizkoa baina maldatsua. Behin Ulizarko magalera iritsita eskubitara ataka pasa eta Ulira hartu genuen bidea.
Ulitik Gaztelura jeitsi ginen eta handik Leaburu eta Ibarrara. Jeitsiera teknikoak dira eta jeisten abilidadea ez dutenei errepidez jeistea gomendatzen da, bestela oinez egin beharreko tramo ugari baitaude.
Behin Ibarratik Anoetara errepidez joan ginen etapa bertan bukatzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta