-
-
902 m
216 m
0
4,9
9,8
19,52 km

Bisitak 1578, kokapena 5

Nondik gertu Eguzki, País Vasco (España)

Antzuola kaletik aterako gara, San Martzial auzoan zehar baserri bide batetik igoko gara. Behin San Martzialgo errmita pasa eta metro gutxira lurrezko pista batean sartuko gara, neguan euria egin ostean nahiko txarto aurkitu dezakegu bidea. Bide honetatik Trekutzera iritsiko gara, hemendik jeitsiera oso polita Urretxuko Santa Barbara auzoraino, bertan taberna bat aurkitzen da; Hamaiketakoa egiteko aukera aprobetxatu dezakegu. Handik Irimorako igoera nahiko gogorra da, zati batzuetan bizikleta eskuan hartu beharko dugu. Behin Irimora iritsita ikuspegi ikaragarria izango dugu, aurrera begiratuz gero Txindoki ikusiko dugu eta eskuinaldean Haitzgorriko mendi lerro osoa. Irimotik jeisteko gainez gain joango gara, zati hau oso teknikoa da, bidetxur txiki bat, harri dexenterekin. Zati txiki batzutan trialerak daude. Behin zati hau pasata, baso pinudi baten behera jeitsiko gara, basoan "zuzen" eta Trekutzera iritsiko gara berriz. Hemendik porlanesko pista hartu eta berriz ere Antzuolara jeitsiko gara.
Waypoint

Bizikleta garbitzeko gunea (publikoa)

Waypoint

Irimo

Waypoint

Iturria

Waypoint

Iturria-Trekutz

Waypoint

Iturria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau