-
-
1.266 m
714 m
0
5,1
10
20,5 km

Ikusita 988 aldiz, jaitsita 56 aldiz

Nondik gertu: Arantzazu, País Vasco (España)

Ibilbide ederra Aizkorri-Aratz parke naturaletik barrena. Hasiera eta amaiera Arantzazuko santutegiko parkingean dugu. Bertatik, Gomiztegi aldera doan egokitutako bidea hartzen da hasteko. Handik, eskuinera igotzen den pista jarraitzen dugu eta parking bat pasa ondoren, mendiko bide on bat hasten da. Eskisteraino pistatik jarraitu daiteke (lokatz-egunetan edo euria egiten badu, hobe kasu hoietan pista jarraitzea), eta bertan eskuinera SL bat jarraitu behar da Urbiaraino. Hasiera gogorra da, belarretatik kostata igotzen da aldapan gora eta. Behin altura hartu dugula, Enaitzen ezker hegitik Urbiaraino bide zoragarri bat dugu. Urbiatik, edo zuzenean pistatik Ollantzura joan edo guk egin bezala, Arantzazura doan bidetik pixka bat itzuli leporaino eta magaletik doan bidexka ederra segitu. Ollantzutik GRa hartu eta Arabaldera segitu. Ikusiko duzuenez klima, lurra eta flora bera ere asko aldatzen da. Elgeako eolikoak eta Gasteiz ikusten ditugunean, berehala eskuinera hartuko dugu berriz ere baso-itxi baten bidez, jaitsiera benetan eder bat hartuz Iturrigorrira bueltatzeko. Orbela, arrama sueltoak, sustrai labankorrak... kontuz jaistekoa baina ikaragarria. Bukatzeko, erreka ondoko pista segituz, berriz ere Arantzazun gaude. Merezi du!
Waypoint

Aizpotorreta

Waypoint

Iturrigorri

Waypoint

Ollantzu

Waypoint

Ezkerretik pista

Waypoint

Jaitsiera

Waypoint

Urbia

Waypoint

Arantzazu

Waypoint

Enaitz

Waypoint

Unaimendi

Waypoint

Eskista

Waypoint

Ezkerretik pista

Waypoint

Duru

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau