-
-
1.281 m
201 m
0
91
182
364,18 km

Bisitak 304, kokapena 8

Nondik gertu Arriaga, País Vasco (España)

(EU) Trans Euskal Herria (mendi txirrindularitza) ibilbidearen Erdiguneko tartea 5-8 egunen artean egiteko ibilbide borobila da: 364 km denetara, 6.900 mt gora/behera metatuan, eta gutxieneko Atauneko 200 metroko altueratik, Aralarreko Errenagako 1.281 metrora.

Euskal Herriko bihotzean, eta parke natural deigarrienak bisitatzeko aukera dauka: Gorbeia, Urkiola, Aizkorri-Aratz, Aralar eta Urbasa-Andia.

Ibilbidea Gasteizen hasi eta Zadorra ibaiari jarraiki Trespondes herriraino helduko da, han, Badaiako mendilerrorako bidea hartzen du. Gero, Kuartango haranera jaitsi eta "La Encontrada" burdinolaren ingurutik Zuiako ibar dotorera hurbildu egiten da.

Murgia atzean laga ondoren Gorbeiako parke naturalean murgiltzen da itzelezko haristi eta pagadien artean, segidan Ubidera heltzeko. Handik, Urkiolako parkera abiatzen da. Otxandio zeharkatu eta iparrerantz zuzendurik, Urkiolako santutegia ezagutzeko aukera ematen digu, bere begiraleku apartak Bizkaiko barnealdeko ikuspegirik ederrenetarikoak eskeitzen dizkigu. Bideak Anbotoko kareharrizko piramideko norazkoan jarraitzen du eta handik hegoalderantz egiten du aldaketa, urtegien eskumaldera ailegatu ahal izateko: Albina, Urrunaga eta Ulibarri-Ganboa azkenik

Urtegiari bira ematen dion bide berdearen bitartez Garaio eta Ozaetako zabalgunea ezagutzeko aukera dugu. Ondoren, Aitzgorri-Aratz eko parkeko gerturatzea ematen da. Askiolaraino igo eta San Adriango tuneletik igarota kantauri isurialdean uzten gaitu bideak. Urdalur urtegirako jaitsiera politaz gozatu eta hurrengo parke naturalera joaten da, Aralar.

Ataundik gora egin eta ibilbidearen tarterik gogorrena igaro behar da Aralarko San Migeleko santutegira heltzeko. Ingurua, ahaztezina.

Hurrengo mugarria, Urbasa-Andiako parke naturala. Unanun ekiten dio igoerari, Beriaingo magal erakargarrietatik haristi ederrera heldu eta segituan Urbasako lautadan uzten gaituen ibilbideak, Euskal Herriko erdigunean, antzinako haritzez inguraturik. Magia dario tarte honi: Pilatos-Ubabaren balkoia, Urederraren jaiotza edo Legaire/Kristauen kobazuloa bidean topa ditzakegu.

Ondoren, Arabako Lautaderen bila joaten da ibilbide galant hau, Igoroingo trokaren bidez Ulibarriko mendatea erabiliz. Araba eta Nafarroa lotzen duen bide berdea erabiliko dugu, Gasteizko mendiak zeharkatzea ahalbidetzen duena. Behin Jauregira heltzen garela, bide berde honetatik mantso-mantso eragingo diegu pedalei, berriz eta azkenik, Gasteizera heldu eta TEH boboril honi amaiera emateko.

Zalantzarik ez izan, TEH ko borobil nekagarri honek interesgune kultural, historiko eta natural zoragarriak biltzen ditu.

Informazio gehiago: https://transeuskalherria.wordpress.com/

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

(ES) Ruta circular para realizar en 5-8 días el tramo Central de la Trans Euskal Herria (ciclismo de montaña) : 364 km continuados, con 6.900 mt acumulados, desde los 200 metros de altura en Ataun, hasta los 1.281 mt de Errenaga en Aralar.

Circular que atraviesa todos los parques naturales más emblemáticos del interior de Euskal Herria: Gorbeia, Urkiola, Aizkorri-Aratz, Aralar y Urbasa-Andia.

Comienza el recorrido en Gasteiz para, siguiendo la dirección del río Zadorra, llegar a Trespuentes e iniciar la subida a la Sierra Brava de Badaia. De allí descenderemos al valle de Kuartango para acceder después, por el paraje de La Encontrada, al bello valle de Zuia.

A partir de Murgia nos internamos en el parque natural de Gorbeia, donde rodaremos por espléndidos robledales y hayedos hasta llegar a Ubide.

Desde allí haremos la transición para enlazar con el parque natural de Urkiola.

Pasaremos por Otxandio y nos dirigiremos en dirección norte al santuario de Urkiola y su famoso mirador, que nos ofrecerá una de las vistas más espectaculares del interior de Euskadi. Tras aproximarnos al mítico Anboto y disfrutar de su imponente belleza calcárea, tomaremos dirección sur para aproximarnos a la zona de los embalses, primero Albina, después Urrunaga y finalmente el de Ulibarri-Ganboa. Por la agradable vía verde que circunda este embalse llegaremos al parque recreativo de Garaio y después a Ozaeta, donde comienza la aproximación al parque de Aitzgorri-Aratz.

Subimos hasta Askiola y pasamos el histórico túnel de San Adrián que nos deja en la vertiente cantábrica. Precioso descenso al embalse de Urdalur y aproximación al siguiente parque natural, el de Aralar.

Arranca la subida desde Ataun y comenzamos el tramo más exigente de toda esta ruta, que nos llevará hasta el santuario de San Miguel de Aralar. Tramo duro pero de una belleza que no nos dejará indiferentes.

El siguiente hito es el parque natural de Urbasa-Andia. La subida desde Unanu por las faldas de estético Beriain nos adentra en un bonito hayedo que nos deja en los rasos y hayedos interminables de Urbasa. El famoso balcón de Pilatos, encima del nacimiento del Urederra, la cueva de los Cristinos o Legaire, son algunos de los atractivos de este impresionante tramo.

Por el barranco de Igoroin nos dirigiremos a buscar de nuevo La Llanada Alavesa a través del puerto de Ullibarri. Utilizaremos para ello la conexión con la vía verde del Vasco-Navarro que permite atravesar los montes de Vitoria. Una vez en Jauregi, nos nos queda más que rodar plácidamente por la vía verde del Vasco-Navarro para llegar de nuevo a Gasteiz, punto de partida y llegada de esta espectacular ruta.

Ruta exigente con muchos alicientes naturales, culturales e históricos.

Más información:

https://transeuskalherria.wordpress.com/

Ikusi gehiago external

4 iritzi

  • i.ordax 31-jul-2019

    Egun on! Pensatzen hari naiz buelta hau abuztuko zubian egitea, lo egitteko ta ola problemik gabe ez?? Herritatik pasatzen da traka?? Ta beste gauz bat gehien bar pista ta karretera?? Edo badire zona teknikoak?? Esker milla

  • argazkia TransEuskalHerria

    TransEuskalHerria 03-ago-2019

    Kaixo!! Lehenik eta behin eskerrak gure ibilbidea aukeratzeagatik. Zure mezuari erantzunez, bai, traka herrietatik igarotzen da, baina ondo aztertu behar duzu ibilbidea lo egiteko tokia ondo aukeratzeko, bestela etapa luzeegiak atera daitezke. Gure webgunean lo egiteko lekuak topatzeko behar haina esteka dituzu, gure POIak behera kargatzea gomendatzen dizugu:
    https://transeuskalherria.wordpress.com/mendi-bizikletabicicleta-montana/esteka-interesgarriakenlaces-de-interes/
    Beste alde batetik, hau BTT ibilbidea da, ez zikloturismoa, beraz, bai, badaude bide teknikoak. Alforjarik ez eramatea eta motxilarekin egitea gomendatzen dugu.

    Nahiago duzuna zikloturismoa bada, gure zikloturismo ibilbidea egitea gomendatzen dizugu:
    https://transeuskalherria.wordpress.com/zikloturismoacicloturismo/

    Beste edozein galdera baduzu, bota!

  • i.ordax 11-ago-2019

    Atsalde on!! Badut bai beste galdera bat, jajaj, kms guziak ziklableak diré?? Esker Milla

  • argazkia TransEuskalHerria

    TransEuskalHerria 12-ago-2019

    Kaixo! Guk egiaztatu genuenean bai, hala da, gehiena ziklagarria da, eta mendia ez bada aldatu, edo lanak egin ez badituzte, hala izaten jarraituko du. Nahiago baduzu, edo zalantza gehiago badituzu, idatzi ahal diguzu mailera, arazo barik. Ea egin eta gero kontatzen diguzun! animo eta gozatu!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau