and.diaz
30 11 86

Tiempo en movimiento  ordu bat 43 minutu

Denbora  2 ordu 33 minutu

Koordenatuak 2245

Fecha de subida 30 de abril de 2018

Fecha de realización abril 2018

-
-
896 m
269 m
0
4,0
8,0
16,01 km

Bisitak 133, kokapena 9

Nondik gertu Mendiola, País Vasco (España)

Ibilbide hau Abadiñon hasiko da, Atxarten konkretuki, Atxarte oso famatua da eskalatzaile, mendizale eta txirrindulari asko pasatzen direlako bertatik, oso famatua da ere kanteretan gertatutako arazoengatik.


Atxarteko kanteretatik gorantz abiatuko gara eskumatara dagoen hermita txiki bat atzean utzita eta mendiko pista (harri txikiekin) hartuta, aldapa nahiko luze eta desnibel handiarekin eta bide hori kilometro pare bat jarraituko dugu Txakurzulo izena duen leku batera iritsi arte, Txakurzulon eskumakon aldean errepide generala ikusiko dugu eta bertan seinale bat egongo da Urkiola markatzen duena eta gorantz abiatuko gara 1km mendiko pistatik aldapan gora Urkiolako 3 gurutzeak ikusi arte.


Hiru kurutzeak (Via-crucis) oso ezagunak dira Euskal Herri osoan zehar behatoki izugarri polita delako, Atxarteko desfiladeroa eta Durangalde osoa ikusten delako bertatik.
Hiru kurutzeak alde batera utzi eta harri txikiz osatutako bidea jarraituko dugu Urkiolako Santutegira heldu arte.Urkiolako Parke Naturalaren bihotz-bihotzean, bertan San Antonio santutegia dago, abadetxea,ostau bat eta hilerri txiki bat dago.
Urkiolan hainbat jai ospatzen dira hoietako bat,ezkonduen jaia, elizaren aurrean dagoen harri bitxi baten (meteoritoa delako ustea dago) inguruan bueltak emanik eskua eskatzearen tradizioa dago. Horregaitik jendea Urkiolara doanean harri bitxi horri bueltak ematen dizkio bikotea aurkitzeko.


Bizikleta hartu eta asfaltotik metro batzuk egingo ditugu hesi handi bat ikusi arte, hesi hori pasatu eta menditik joango gara Urkiolamendirantz, belarrezko pista eta pinu artetik.


Tontorrera heltzen garenean Pol-Polerantz jeisten hasiko gara. Pol-Polen ura edateko aukera dago.


Pol-Poletik Atxarterantz berriz jeitsiko gara, seinale bat dago eta 2,6km beherantz joango gara mendiko pista hartuta Atxartera heldu arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta