olatz
21 3 45

Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 632

Fecha de subida 6 de mayo de 2009

Fecha de realización julio 2008

-
-
300 m
55 m
0
9,8
20
39,25 km

Bisitak 10681, kokapena 15

Nondik gertu Salbe, País Vasco (España)

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBH 2ko ikasleak, 07-08 eta 08-09 ikasturteetan ere, Kutxak babesten duen "berde-berdea" programaren barruan, landare inbaditzaileen ikerketa lanari jarraipena eman nahi izan diogu. Herrian eta ibaitik kanpo, Poligono Japoniarra zein lekutara hedatu den ikusi dugu eta gune hauek, GPSaren laguntzaz kokatu egin ditugu. Hemen ez dira dauden gune guztiak (waypointak) azaltzen, askoz gehiago daude. Denak ikusi nahi izanez gero, "berde-berdea" programan ikus ditzakezue.
Aurtengo kanpainaren barruan, Foru Aldundiari eta, Azpeitiko eta Azkoitiko Udaletako ingurumen arduradunei, 3 zerrenda helaraziko dizkiegu, inguruan ditugun 3 landare inbaditzaile nagusienen kokapenekin: Poligono Japoniarra, Panpa Lezka eta Buddleja Davidii. 08-09 ikasturtean, baita ere, gai honetaz interesa duen edonorri, Aranzadi Zientzia Elkarteko Bonanika Sailekoek azaldu diguten inbaditzaile honen aurkako PROTOKOLOA, ezagutaraziko diogu komunikabideen eta hitzaldi baten bidez. Japoniarraren aurka aritze honetan eta kanpaina honen barne, Foru Aldundia, horretarako baimena eman duten lurjabe pribatuei, laguntzeko prest azaldu da.
Herritarron eta erakundeen arteko elkar lana bultzatuz, geurea dugun Urola bailararen BIOANIZTASUNA zaindu nahi dugu, gure natur-altxorra baita.
  • argazkia Zuazola kalea
Bidea zabaltzeko eta espaloia egiteko mendi maldari lurra kendu zitzaion. Lur mugituak egokiak dira inbaditzaileentzat: Poligono Japoniarra.
  • argazkia Izarraitzen magalean
Belarrak mozterakoan, tresneriak zerikusi handia du. Errizoma zatitxoak erraz leku aldatu daitezke, landare berriak sortuz.
  • argazkia AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI
  • argazkia AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI
  • argazkia AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI
  • argazkia AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI
07/08 eta 08/09 ikasturteetan, DBH 2ko ikasleek, LANDARE INBADITZAILEEI buruz ikerketa eginten jarraitu dute, bereziki POLIGONO JAPONIARRAri buruz. 2009. urtean prestatutako kanpainaren barruan, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko partaideak diren Lorena Iriartek eta Mari Azpirozek prestaturiko PROTOKOLOA, herritarrei ezagutarazteko ekimenak burutu dituzte: komunikabideetan eta hitzaldi baten bidez. Ingurumenaren partaide garenez, berau zaintzeak, benetan merezi du.
  • argazkia Baserria
Lur berria ekartzen denean, ez dadila inbaditzailez kutsatuta egon ziurtatu behar da.
  • argazkia Urbanizaziotako berde-guneak
Belardietan ere gustora Japoniarra. Azken urbanizazioak gauzatzerakoan, lorategia edo berdegunea izango dena, inbaditzailez (Japoniarra) kutsatutako lurraz betetzen dira edo bertan aritu diren lan tresnak, lur kutsatuetan aritu ondoren errizomak leku berrian utzi dituzte.
  • argazkia Sagazti Zahar
Bide berriak ireki behar direnean, makina ugari ibiltzen da bertan. Hauen gurpilak, hortzak,.. beste leku bateko lurra ekar dezakete. Japoniarraren kasuan, errizoma gramo batek landare berria hazi dezake. Zein zabalkuntza erraza!
  • argazkia Lasaoko Tren Geltokia
Leku eguzkitsu hau oso aproposa Poligono Japoniarra erraz hedatzeko.
Etxe inguruak zaintzea, orain arte behintzat, "belarrak" moztearekin soilik gauzatu dira, Japoniarraren hedapena erraztuz. Protokoloa ezagutzea ezinbestekoa dugu inbaditzaile honen aurka aritzeko.
  • argazkia Lorategiak
Lorategi honetara, lur berria ekarri zenean, gutxi izan arren, Japoniarraren errizomak ekarri ziren. Orain, kimu berriak irten ahala, aitzurrez kentzen ahalegindu behar da, sustrai eta guzti, protokoloko 1.metodoa eraginkorra izan dadin.
  • argazkia Munategi
Ibaitik urruti dagoenez, protokoloko 4. metodoa eraginkorra gerta daiteke: lehenengo ateraldian moztu eta ondoren, loraldian edo hostoak oso garatuak dituenean herbizidaz pulberizatzea.
  • argazkia Autoeskola parean
  • argazkia Autoeskola parean
Edozein ertzetan, Japoniar sortak ikus ditzakegu.
  • argazkia Loiolako ibilbidean, zuhaitz ondoan
  • argazkia Loiolako ibilbidean, zuhaitz ondoan
Zuhaitzari kalte gutxien egiteko, protokoloko 3. metodoa erabili beharko litzateke: lehenengo ateraldian moztu eta ondorengo errebrotean, zurtoinak nahiko lodiera duenean, herbizidarekin injekzioa aplikatu zurtoinaren barrenetik gora, 5cm.tara.
  • argazkia Azkoitiko zeharbidean, Martirietako tunel inguruan.
Eguzki aldera dagoen tunelaren alde honetan, asko ugaritu da Poligono Japoniarra.
19-jun-08 10:43:27
  • argazkia Axiri edo Eroskiko biribilgunea
Sorta ederra hemen ikus daitekeena. Herbizidaz pulberizatzea egokia litzateke.
  • argazkia Loiolako txabola
Bertan, Japoniarraren 4 edo 5 bat sorta aurki daitezke.
  • argazkia Jesus Mariatako horma ondoan
  • argazkia Jesus Mariatako horma ondoan
Oso ugaria ez izan arren, herbizidaz pulberizatzeko egokia.
19-jun-08 10:31:26
  • argazkia IKERKETA EREMUA
  • argazkia IKERKETA EREMUA
  • argazkia IKERKETA EREMUA
  • argazkia IKERKETA EREMUA
  • argazkia IKERKETA EREMUA
  • argazkia IKERKETA EREMUA
07-08 ikasturtean datu bilketarako eta plastiko beltza izan zezaken eragina aztertzeko, 42 metro karratu estali genituen. 08-09 ikasturtean beste 90 metro karratu behar izan ditugu eremu guztia estaltzeko. Udaletxeko langileek lana burutzen lagundu digute. Ondorioak aztergai ditugu.
  • argazkia Baratzeetara  Japoniarra sartzen
  • argazkia Baratzeetara  Japoniarra sartzen
Ibaietatik/erreketatik edo Poligono Japoniarra dagoen lurretatik erraz hedatzen da landare inbaditzaile hau, batzuetan, pertsonen eraginez.
  • argazkia Azkoitiko Santutxoaren bi aldetara
Arbusto azpian dagoenez, egokiena herbizida duten injekzioak aplikatzea litzateke.
13-jun-08 10:39:18
11-jul-08 18:43:29
  • argazkia Enparangaingo negutegiak
Baratzetan kontu handiz ibili behar da herbizida aplikatzerakoan. Injekzioa izango litzateke metodorik ziurrena.
13-jun-08 10:47:27

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta