-
-
351 m
283 m
0
6,3
13
25,01 km

Bisitak 423, kokapena 6

Nondik gertu Arguedas, Navarra (España)

Ibilbidea Castildetierra muinoaren ondoko aparkalekuan (Bardeetako interpretazio eta turismo gunetik gora joanda) hasi eta bukatu genuen, Bardeetako tiraketa-eremuari itzulia emanez. Jarraitutako bideak BTT3 arrastoak ditu.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 25 kilometro.
- Punturik baxuena: Militarren kuartela, 285 metro.
- Punturik altuena: 347 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 100 metro.
- Ura: Ibilbidean ez genuen iturririk topatu, beraz, hobe da ura eramaten bada.
- Zailtasuna: Tartean dagoen aldapatxo bakarren batetik aparte iblbideak ez dauka inongo zailtasunik eta pista zabal batetik doa denbora osoan. Komeni da ibilbidea lehorra egotea, euria botatzen duenean izugarrizko lokaztiak egiten dira eta.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Ordu eta erdi pasatxo lasai-lasai joanda, argazkiak eginez eta atseden hartuz.

Informazio eta argazki gehiagorako:

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau