• argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016
  • argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016
  • argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016
  • argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016
  • argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016
  • argazkia BARNETEGI IBILTARIA BIZIKLETAZ 2016

Koordenatuak 5987

Fecha de subida 30 de junio de 2016

Fecha de realización junio 2016

-
-
1.532 m
1 m
0
213
427
853,46 km

Bisitak 1371, kokapena 4

Nondik gertu Zumaia, País Vasco (España)

• 15 egunez euskaraz bizi nahi?
• Euskal Herria hobeto ezagutu? (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak...).
• Bizikletaz ibiliz gustuko opor ederrak pasa nahi?

Barnetegi berritu honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (puente colgante), Olite gaztelua,
Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana,
Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso argotua, Baztan ... Uztailaren 30etik Zarautzetik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru
egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu behar beste geldiune eginez interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Eta nola ez, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak...).
• Euskararekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:
 -Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
-Jarduera kulturaletan parte hartu: diaporamaren bat ikusi, ipuin kontalariak, erakustaldiak, bertso-afaria, bisita gidatuak.
-Euskararen erabilera sustatzeko tailerra.
 -Musika emanaldia/kontzertu akustikoa.
-Txirringa konponketa tailerra.
 Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Info
Telefonoa: 607 553 255
K. elektronikoa: [email protected]
ETXARRI-ARANATZ

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta