-
-
380 m
24 m
0
3,9
7,8
15,52 km

Bisitak 798, kokapena 3

Nondik gertu Begoñalde, País Vasco (España)

Zailtasun maila: Ibilbide honek fisikoki baino teknikoki zailtasun gehiago du.
Irteera puntua: Bilbao(Txomin Garat etorbidea)
Helmuga puntua: Begoñalde-Lezama
Ibilbidea: Txurdinaga-Bilboko alde zaharra-Uribarri-Zamudio-Arteaga-Lezama
Zoru mota: %20 Asfaltua %5 porlana eta %75 mendiko pista edo harri pista.
Familiarekin kirola egiteko irteera aproposa.

Irteera puntua Bilboko (Txomin Garat Etorbidea da) (0km). Ibilbidearen hasiera Txomin Garateko etxeetan da, hasteko aldapa gora egin behar diren metro batzuk eginez Uribarrira heldu arte, han funikularra hartu eta Artxandan uzten zaitu. Han Artxandako igerilekuak, gimnasioa, kiroldegi bat dago. Beste alde batetik, gosea izanez gero hango jatetxe batzuetan jan dezakezue(iradokizun bat: Anton jatetxean oso ondo jan dezakezue).
Artxandatik asfaltoko bidea hartu eta “Leon jatetxera” heltzean merendero bat ikusiko da, eskerrera utzi eta guztia alda gora joan “Avril mendira” heldu zaretela dakizue, heltzean mendi pista hasten da. Mendi pista hastean kontu handiz egon behar zarete zeren eta hiru bide daude eta hiru bideak leku berdinera eramaten dute baina bakoitzak zailtasun bat du, guztia aldapa gora da. Bide gurutze batera heltzean ur depositu handi bat ikusiko duzue eskerretara, eta eskerreko mendia “Avril mendia“ da. Ondoren eskerreko bidea hartu eta “Ganguren Mendiko” mirador batera heltzean Bilbo osoa ikusten da eta oso polita da , bista isurgarriak ditu. Atseden hau egitean kontu handiz egon behar gara eta dakigun teknika guztiak erabiltzea zeren eta hosto, lokatza, zuhaitzen hasiak daude eta jauzi ahal ginateke. Ondoren asfaltoa zeharkatu behar dugu, bahian ibilbidearen alde hau ez zegoen planeatuta baina neure aitak aintzira bat erakutsi nahi zidan, asfaltoa zeharkatzean bi km-ko aldapa behera izatean guztia lokatzaz, harriz, zuhaitzen hasiekin… zegoen eta alde hori oso zaila izan zen, baina askenean merezi izan zuen lokatzez zikintzea aintzira hori ikusteko. Ondoren, Santiagoko bidea hartu eta mendiko pista aldapa behera zegi baina kontu handiz zeren eta lokatz asko eta hosto asko daudenez jauzi zaitezke . Baserri batzuk eskumatara utzi eta porlaneko bidea hasten da, N-637 errepide goitik pasatu behar da , .Amaitzeko, Zamudioko herrira heldu eta han taberna, polikiroldegian, pistinetara…. joan zaitezke . Han atseden bat egitean Lezamako errepidea hartu eta Athletic klubeko instalazioetara helduko zarete, eta zorte ona edukitzen baduzue Athletik-eko jokalari batzuk ikusi ahal dituzue. Amaitzeko, Lezamako tren geltokira joan eta trena itxaron etxera heldu arte. Ikusi ahal denez ez da ibilbide borobil bat.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta