Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  3 ordu 10 minutu

Koordenatuak 2277

Fecha de subida 7 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

-
-
422 m
35 m
0
8,4
17
33,44 km

Bisitak 857, kokapena 2

Nondik gertu Bera, Navarra (España)

Ibilbide benetan ederra, Beran hasi eta amaituz.

Hasiera, Herriko Etxeko Plaza berritik maldan gora doan bide a hartuz egiten da. Malda ederrak dira, porlan itsaskorrezkoak. Ondoren, lurrezko pista on bat hartzen da, harri labainkor eta hautsia duena, GRko bidetik. Borda bat pasata, Postan gaude. Han GRa segitzen da Ibardinera baina eskuinera Erreteneko Borda ondotik doan bidetik. Eltzaurdiko auzoan gaude, eta Ibardingo lepoa pasata, errepidean behera ezkerrera hartzen dugu berehala, Gartzin ezkerrean utziz, berau inguratu eta Usategietara joateko (Iturria dago).

Usategietatik Larhunera doan bidea hartzen da, Landagainetaraino, eta han lehen malda igo eta berehala eskuinera irtetzen den bidea hartu behar da. Bertatik bidegurutze pare bat daude baina bide argiena jarraitzen dugu, ezkerrera "Lizuniaga" markatzen duen kartela ikusi arte. Harri solte dexente dagoen malda batzuk jaitsi eta Kondendiagako lepoan agertzen gara. Hango etxola atzean utzi eta ezkerrera doan bidea hartzen dugu, zuzen Lizuniagara jaitsi beharrean. Bide hau, Sararaino doa eta benetan ederra da. Puntu pare baten nahiko teknikoa den arren, gehiena bizikletan igota egin daiteke eta merezi du paisaiaz gozatzea.

Arostegia bordara ateratzen garenean, errepidea zapalduko dugu, Sara aldera joz. Han, Lehenbizkai auzotik Kanpin aldera joko dugu, handik eskuinera jaisten den errepidea hartzeko. Errepide honetatik segituko dugu, berriz ere aurrerago eskuinera hartuz, pista bihurtzen den arte. Behin pista denean, berehala bide estuago eta zailagoan bihurtzen da, eta bertako oihan ederretatik Lizuniagako errepidera jaisten gara. Mahai-harria eta losa pare bat ikusita, errepidean gora jarraituko dugu, aduana pasa eta Lizuniagako gainean ezkerrera hartzeko. Handik, bide argiena segitzen dugu beti, bidegurutze baten eskuinera hartzen dugun arte. Berehala Idoian gaude, eta Larretagaina ezkerretik hartuz (gure eskuinean Suspelttikirarte) pista on batetik jarraitzen da.

Azkenik, eskuinera bidexka bat hartu eta igoera ttiki batzun ondotik jaitsiera eder bat egiten da oihanetik, Suspelttikiraino. Han herrira jaitsi daiteke zuzenan parkingera edo eskuinera abiatu auzotik buelta bat eman eta futbol zelaira jaisteko.

Errepide zati batzuk egon arren, benetan merezi du.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta