-
-
567 m
30 m
0
10
20
40,79 km

Bisitak 1060, kokapena 6

Nondik gertu Bera, Navarra (España)

Bortzirietatik Malerrekara buelta polita. Hasieran bidegorritik dena (tuneletan argia dago, baina badezpada argia eraman), ondoren sunbilla baino lehenago pista bat (porlanezkoa, izerditzekoa) hartzen da, beranduago mendiko bide batetik (hagitz ongi dagoena) segitzen da mendian barna. Paisaia zoragarriak, hariztiak eta pinudiak, baserri galduak.... Igoera on baten ondoren deskantsu labur bat dago, berriz ere gora ekiteko, Arantzatik hurbil. Handik beherako bidea pista normaletik egin daiteke edo teknikoagoa den bidetik (tracka hortik doa). Bide estua, harritsua baina ederra da. Azkenik Arantzan agertzen gara, plazatik pasa ur eske eta Igantzi aldera jarraitzeko. Hemen zati bat errepidetik egiten da, maldan behera aurrena eta gora gero, berriz ere Berrizaunera jaitsi baino lehen. Handik bidegorritik buelta Bera aldera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta