Koordenatuak 780

Noiz igoa 6 de mayo de 2018

-
-
351 m
133 m
0
5,0
10
20,05 km

Bisitak 52, kokapena 1

Nondik gertu Vera Cruz Mesedetako Misiolarien komentua / Convento de la Vera Cruz de las Mercedarias Misioneras, País Vasco (España)

Pasatzen diren herriak Berriz, Garai eta Abadiño (Gerediaga) dira eta Bizkaiko Durangaldeko komarkan daude kokatutak.
Asfalto bidea da, beraz ibilbide hau egiteko ez da beharrezkoa bizikletan teknika handirik izatea.
Pasatuko garen inguruetatik naturaz, ermitaz, mendiz, baserriz eta leku zoragarriz inguratuta dago. Hemen gure aztarnak eta nortasuna sentituko dugu pedalada bakoitzeko. Gure herriko istoria gure begi aurrean ikusiko dugu. Gastronomia ere narbarmena da eta aipatzekoa da Berrizko txuletoia.

1. Berrizko Kiroldegi ondoan hainbat aparkaleku daude, beraz, eta da egoten arazorik kotxea uzteko. Hor bertan, Learreta Markina kalean ibilbide hasiko dugu.
2. Gero Andikoa auzora heltzen gara, 2 kilometro egin eta gero.
Andikoa, Berrizko auzo bat da. Auzo honetatik Durangaldearen bista ederrak daude, Anboton hasi eta Gainzorrotzeraino dauden mendi guztiak ikusten dira.

3. Sarria auzoruntz hartzen dugu bidea. (5,4km bete ditugu)
Auzo honetan aipatzekoak dira errotak , orain baserri ederrak eta dotoreak ( Bolunzar, Arria, Ugarte….) eta zentral elektrikoak ( Errotatxo).
Arrierreka ibaitxoa hemendik pasatzen da, Oiztik hasita
4. 7,6km egin eta gero Garai herrira heltzen gara.
Aipatzeko: Ondasun nabarmenak
• Migel Deuna eta San Joan bataiatzailearen parrokiak.
• Katalina Deuna eta Momoitioko San Joan bataiatzailearen baselizak, azken honen ondoan antzinako nekropolia dagoelarik.
5. Garaitik bajatzerakoan Gerediaga auzoa (Abadiño) topatzen dugu eta bere ermita ospetzutik pasatzen dugu. 10 km egin ditugu, ibilbide erdia daukagu egin da.
Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziran antxina-antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabilten da noizean behin.

6. Berrizko erdigunetik pasa aurretik Urtia auzotik pasatuko gara, ezkerra eta eskumara baserri ugari. Gero Eitua empresa gunea zeharkatuko dugu. 11,7 kilometroan.

7. Juan Vicente Zengotitabengoa pasealekua igo eta Learreta Markina eskoletara heltzen gara. Hortik elizaruntz hartzen dugu bidea eta handik ilerrira (14km).
8. Pista txiki batetik pasatuko gara 2 kilometrokoa.
9. Gero Olakuetan agertzen gara eta apatzekoa da iturri bat dagoela. Oka erreka ondotik pasatzen den galtzadatik jarraituko dugu. Hemen XI, XVI eta XIX. mendeko aztarnak aurkituko ditugu ezkerrealdean. Adituen esanez, hemen kokatzen da Berriz herriaren jatorria.
10. Belodromora igoko gara, Berrizburu deitzen den lekura, herriko frontoiak eta futbol zelaia daude. Hemendik izugarrizko pasaia ikusten da.(18km) Oso gutxi falta da ibilbidea amaitzeko.
11. Amaitzeko 2014 inaguratutako Iñaki Lejarretaren zirkuitu zati bat egindo dugu. Zirkuitua 3,81 km dauka baina orain bakarrik 500m egingo dugu. 5 zati dauka eta guk errezena zeharkatuko dugu, 4garrena
12. Learreta Markina kalera jotzen dugu triadera batetik, gure ibilbidea amaitutzat emateko.

GOMENDIOAK
 Bizikleta garbitzeko gunea: Berrizburu.
 Dutxatzeko: Kiroldegia. (Ordutegia: 9:00-20:30)
 Jatetxeak:
• Ganeketxe
• Pedro Juan
• Batzokia
• Juliantxo
Eskuturak
Santikurutz
Andikoa Eliza
Erreka
Presa
ondoan iturri bat dago
Berrizburu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau