-
-
698 m
21 m
0
7,3
15
29,21 km

Ikusita 765 aldiz, jaitsita 8 aldiz

Nondik gertu: Bera, Navarra (España)

BTT ibilaldia Bidasoaldetik. Beran hasi eta Beran bukatu, baina Lesakan has daiteke eta Lesakara trenbidetik bueltatu.

Beratik trenbidea hartzen da, Doneztebe aldera. Lesakako bidegurutzea hartu eta errepidea segituz, herrira ailegatzen da. Han, Izotzaldea auzoan sartu eta 300m-ko desnibela duen zatia hasten da, porlanezko bidetik. Belzuneko iturritik Itsaszelaietaraino bidea gora-beheratsuagoa da, eta Pagolletako gainaren ondoan dagoen bidegurutzeraino berriz ere maldan gorakoa. Han, Goizueta, Arantza eta Lesakaren mugarria dago tontorrean.
Hor, bidea asko estutzen da, eta bizikleta ozta-ozta sartzen da, mendilerroaren magaletik segitzen da Bianditz aldera, baina Bidango gaina baino lehenago eskuinera Elutxa izeneko borda batera ailegatu eta pista hobe bat hartuz behera egiten du. Domikoko urtegia eta Ikatzuloko meategi gunea daude hor. Handik Aginara jotzen dugu, non Oteizaren eskultura multzoa aurkitzen den, mairubaratzez lagundua.
Aginatik errepidez Lesakara joan daiteke, edo GRa segitu, Alkaiagaraino, eta handik Berara San Migel zubia gurutzatu ondoren. Bigarren aukera hau segitzen da, bide tekniko xamarretik batzuetan, eta ur asko dagoenean lokaztuta egon daitezkeen gune batzuk gurutzatuz.
Bide hau egiterakoan elurra zen Pagolletatik Elutxa bordaraino eta zati handi bat oinez egin zen, beraz denborak ez dira errealak.
Waypoint

Bera

Waypoint

Lesaka

Waypoint

Belzaun iturria

Waypoint

Itsaszelaieta iturria

Waypoint

Elutxa borda

Waypoint

Ikatzulo iturria

Waypoint

Oteiza - Aita Donostia

Waypoint

Basauntzulo

Waypoint

Izotzaldea auzoa

Waypoint

Pagolletako gaina

Waypoint

Agina

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau